Azken eguneratzea: 2009ko uztaila

 
AHOLKULARITZA EKONOMIKOA
orrialdeak
< Aurrekoa 1/2/3/4/5 Hurrengoa >
Kontsulta bat egin
Galderak
Erantzunak
Ainhoa (Bilbo) 2009ko Uztailaren 8a
Zein motatako dirulaguntzak eskaintzen dira I+G+b motatako proiektuentzat? Non aurkitu dezaket honen inguruko informazioa? Mota honetako dirulaguntzak oso berezituak direnez, normalean aplikazio eremuetatik lortzen dira. Hurrengo webguneetan informazio osagarria aurkituko duzu: http://www.infoayudas.com/    http://web.micinn.es/

Elisa (Amurrio) 2009ko Uztailaren 8a
Une honetan eszedentzian nago azarora arte. Baina lan-utzialdi honetan zehar osasun arazo bat izan dut eta ezin izango naiz lanera itzuli. Enpresan maila baxuagoko lanpostu bat eskaini didate edo kaleratze objektiboa. Legez kontrako kaleratzea al da? Objektiboa da "ezgaitasun jazoa" delako, gainera zuk aitortu duzu ezin duzula lanpostu horretara itzuli, horregatik eskainitako alternatibaren bat aukeratu beharko duzu.

Peio (Gasteiz) 2009ko Uztailaren 1a
Ingeniaritza zerbitzuen inguruko enpresa bat eratu nahi dugun lau lagun gara. 3 bazkide nagusiak langabezia kapitalizatzeko prest daude. 'Sll' bat osatuz, langabezia kapitalzatu dezakegu? Ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen dituen erakunde batek soilik Sozietate Mugatu Profesional bat izan daiteke, eta kasu horretan derrigorrezkoa da enpresaren kapital sozialaren %75 kolegiatu edo tituluduna izatea. Baldintza horiek betetzen ez badira ezin izango duzue sozietatea eratu.

Galder (Santurtzi) 2009ko Uztailaren 1a
Ia urte oso bat daramat bajarekin lanean. Baina pasaden urtean ez nituen oporrarik izan, urte honetakoekin batera osagarri har ditzaket? Erantzuna aldakorra da lan-hitzarmenaren arabera. Dena den, orokorrean, oporrak urte naturalaren barnean hartu behar dira. Hori bai, 2009ko oporrak ezin dituzu galdu, nahiz eta bajan egon lanean zabiltza.

Arantza (Derio) 2009ko Ekainaren 25a
Nire kontratua 20 hilabeteko da, baina hurrengo astean bukatuko da, ziurrenik enpresa berak kontratua luzatuko duela, baina zenbat denbora egon naiteke egoera honetan? Bigarren kontratuarekin 24 hilabetetako epea gainditzen baduzu, enpresak behartuta egongo da zure kontratua finkoa bihurtzera; nahiz eta kontratu biak jarraiak ez izan. Dena den, kontuan izan behar duzu lanpostua berbera izan behar dela, ez da nahikoa enpresa bera izatearekin.

Edorta (Arrasate) 2009ko Ekainaren 25a
Zer egin dezaket nire jabetza-aseguruaren kostea murrizteko? Aseguru-konpainia desberdinak alderatzea garrantzizkoa da. Hala ere, kontuan izan etxebizitza berrienak koste gutxiago dituztela eta komenigarria da ere eraikinak suteko ur-paldoa edukitzea.

Patxi (Basauri) 2009ko Ekainaren 22a
Zer dira inbertsio ondasunak? Inbertsore talde batek biltzen dituzten kapitalak dira. Euren helburua da errentagarritasun, segurtasun, likidezia eta kudeaketa profesionalizatua lortzea merkatu-baloreetan inbertituz. Fondo batean parte hartu ahal izateko beharrezkoa da partizipazioak eskuratzea.

Lorena (Basauri) 2009ko Maiatzaren 21a
Etxebizitza aurrezki kontuan dirua sartu nahiez gero, zein izan daiteke diru kantitaterik altuena?
Ez dago gehiengo finkorik kontu horretan; dena dela, dedukzio oinarriaren muga orokorra 9.015,18 eurokoa da. Hori dela eta, ez da komenigarria kopuru hori baino altuagoa den diru kantitatea ekartzea. zeren eta hurrengo ekitaldirako diru hori ez da pilatuko.

Lorena (Basauri) 2009ko Maiatzaren 21a
Zer gertatzen da etxebizitza aurrezki kontu horrek sortarazten dituen interesekin? Kengarriak al dira?
Kontuak sortarazten dituen interesak baita ere kengarriak dira, horregatik gomendagarria da kapitala eta interesak 9.015,18 euroak ez gainditzea.

Uxue (Donosti) 2009ko Maiatzaren 18a
Zein da desberdintasuna borondatezko eta beharrezko konkurtsoen artean?
Borondatezkoa zordunak aurrera eramango du, bere beharrak edo helburuak ezin dituela bete ikusiz gero. Aldiz, beharrezko konkurtsoaren kasuan, hartzekodunak eskatuko du. Hala ere, bai bata eta bestea ere epaile batek onartu behar izango du.

Ander (Derio) 2009ko Maiatzaren 14a
Erositako pisuaren obra geldiarazi da, zer egin behar dut?
Irtenbide bat izan daiteke epaile bati eskatzea kontratuaren ebazpena, enpresaren alde kontratu hori urratua izan delako. Kasu honetan, ordaindutako guztia, abalatua egonez gero, berreskuratu ahal izango duzu. Bestela, kantitate hori momentuz ez duzu berreskuratuko, baizik eta hartzekodunen zerrendan sartuko dira kreditu arruntak bezala.

Arantzazu (Deustu) 2009ko Maiatzaren 8a
Supermerkatuko elikaduren prezioak igo dira, zer egin dezaket?
Ezin duzu gauza handirik egin. Produktu gehienen prezioak ez daude erregulaturik. Dena den, komunikabide edo publizítate-kartel batean eskaintzaren bat ikusi baduzu eta eskaintza hori aurrera eraman ez bada, Kontsumitzailearen Defentsan salatu dezakezu.
 
orrialdeak
< Aurrekoa 1/2/3/4/5 Hurrengoa >
Kontsulta bat egin


 
 
 


 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK