| AHOLKULARITZA EKONOMIKOA |
|
 |
| Galderak |
Erantzunak |
| Ibon (Leioa) |
2009ko Maiatzaren 7a |
| Zein da kotizazio oinarria autonomoentzat? |
Gutxiengo oinarria 770,40 € dira, aldiz, gehiengoa 2.813,40 € izango litzateke. Bestalde, autonomoaren prestazioak oinarri horren %75aren arabera kalkulatzen dira. 50 urte edo gehiago dituzten langileentzat, gutxiengo oinarria altuagoa da, 781,90 € hilabetero, hain zuzen ere. Autonomoen artean, gehienek gutxiengo kuota kotizatzen dute. |
|
| Alberto (Balmaseda) |
2009ko Maiatzaren 4a |
| Lanik gabe geratu naiz eta langabezia soldata kobratu nahi dut, zer egin behar dut? |
Prestazioen eskaera aurrera eramateko, lehenengo eta behin Enpleguaren Zerbitzu Publikoetan eman behar duzu izena, enplegu-eskatzaile gisa. Azkeneko lana amaitu zenuen egunaren ondorengo 15 egunetan eman beharko duzu izena. |
|
| Urtzi (Gasteiz) |
2009ko Apirilaren 28a |
| Etxebizitzaren kasuan, zer da babespeko aurrekontua? |
Birgaikuntzaren kostu erreala da. Honen barruan sartzen da: lan burutuaren kontratuaren prezioa, bidezko ordainsari fakultatiboak, udal lizentziaren zenbatekoa eta kudeaketa-gastuak. Zenbait kasutan, babespeko aurrekontuaren barruan eraikinak erosterakoan zuen prezioa ere gehitzen da. |
|
| Endika (Bilbo) |
2009ko Apirilaren 21a |
| Zer da Enpresa Kreditatuen Erregistroa? |
Eraikuntza sektorean azpikontratazio prozesuan esku hartu nahi duten enpresek, erregistro honetan izena eman behar dute. |
|
| Bego (Bilbo) |
2009ko Apirilaren 20a |
| Zenbat denboran zehar kobra dezaket langabezi soldata? |
Azkenengo 6 urtetan kotizatu duzun denboraren arabera; 360 eta 539 egunen artean, prestazioa 120 egun luzatuko lirateke. Aldiz, 540 eta 719 egun kotizatuz gero, prestazioa 180 egunekoa izango da. Baina kontuan izan behar duzu jada kobratutako egunen prestazioak etorkizunean ez direla pilatzen. |
|
| Alex (Donosti) |
2009ko Apirilaren 17a |
| Zer da praktika desleiala nazioarteko merkataritzan? |
Atzerrian kokatzen diren produkzio-enpresek euren produktuak lurralde nazionalean dauden beste inportatzaileei prezio desberdinean saltzerakoan, praktika hau gauzatu dela esaten dugu. Hau da, esportazioan erabiltzen duten prezioa jaisten dutenean, barruan saltzerakoan. |
|
| Antxon (Mondragon) |
2009ko Apirilaren 17a |
| Zer da osabidezko kuota bat? |
Nazioarteko merkataritzako praktika desleialaren efektuen kontra egiteko kuota da. Kalkulatzeko, balio arruntaren eta esportazioko prezioaren arteko desberdintasuna jakin behar da. Osabidezko kuota hauek behin-behinekoak edo behin betikoak izan daitezke. |
|
| Anonimo |
2009ko Apirilaren 15a |
| Energia berriztagarriek gure behar energetikoari erantzuten ez badiote, zergatik ez da erabiltzen energia nuklearra, adibidez? |
Energia berriztagarriak lehenbailehen jarri behar dira indarrean. Atmosferara egiten diren CO2ko igorpenak murriztu egin behar dira; izan ere, klima aldaketaren hedapena bizkortzen dute eta berotegi-efektuaren errudunak dira. Fisio nuklearrari dagokionez, bere ingurugiro kostea oso altua da. |
|
| Mónica (Muskiz) |
2009ko Apirilaren 8a |
| Nire hipoteka birfinantzatzeko asmoa daukat; momentu ona da hori egiteko, edo bankuek uko egiten diote oraindik maileguak emateari? |
Momentu ona da hipoteka birfinantzatzeko, tasek jaisten jarraitzen baitute. Dena den, kreditu-txosten on bat ez izatekotan, gerta daiteke tasarik baxuenak ez izatea ezarkorrak. |
|
| Jagoba (Renteria) |
2009ko Apirilaren 6a |
| Nomina txartela, paperezko txeke edo zuzeneko gordailu bat hartzearen artean erabaki dezaket? |
Kontu korrontea izatekotan, orokorrean, eska dezakezu zuzenean zure kontuan txekea sartzea. Baina bankuan konturik ez izatekotan, galdeiozu zure enplegatuari ea paperezko txekea hartzea nahiago duen, nomina txartela baino. |
| |
|
 |
|
|