| AHOLKULARITZA EKONOMIKOA |
|
 |
| Galderak |
Erantzunak |
| Elías (Bilbo) |
2009ko Martxoaren 31a |
| Non egiten da urtero Munduko Bankuaren garapen ekonomikoaren inguruko Konferentzia? |
Munduko Bankuak urtero garapen ekonomikoaren inguruan egiten duen Konferentzia mundu osoan egiten den garrantzitsu eta ezagunenetarikoa da. Bertan, garapenari buruzko ezagutza berriak aurkezten eta eztabaidatzen dira. Lehenengo hitzaldia 1988an izan zen Washingtonen, baina azken urteetan beste hiri batzuetan egin izan da. |
|
| Roberto (Gasteiz) |
2009ko Martxoaren 30a |
| Zer dira tutoretzapeko etxebizitzak? |
Egoitzazko unitateak dira, baina pertsona talde txikientzat diseinatuta daude. Nahiz eta langileria berezituaren tutoretzapean egon, gutxieneko laguntza behar dute. Etxeko lanei dagokienez, talde txikien artean elkarbizitza bultzatzea, parte-hartzea eta erabakiak hartzeko gaitasuna izatea bultzatzen dute. |
|
| Ane (Leioa) |
2009ko Martxoaren 28a |
| Gauza bera da hipoteka eta hipoteka-mailegua? |
Ez. Hala ere, ohikoa da kontzeptu hauek nahastea. Alde batetik, mailegua kontratu bat da; entitate finantzarioak diru kantitate bat ematen dio bezeroari, eta horrek itzuli egin beharko du jarritako epearen barruan. Bestalde, hipoteka, maileguaren eta etxebizitzaren ordainketaren arteko lotura izango litzateke; beraz, bezeroak kuotaren bat ez ordaintzean, entitate finantzarioak etxebizitzaren exekuzioarekin kobra dezake. |
|
| Anónimo |
2009ko Martxoaren 26a |
| Zenbat denbora izaten dut maileguaren eskritura irakurtzeko? |
Mailegu-hartzaileak 3 egun ditu eskritura irakurtzeko, sinadura dataren aurretik. Komenigarria da eskubide hau erabiltzea. |
|
| Leire (Galdakao) |
2009ko Martxoaren 22a |
| Zer da SNIP? |
Inbertsio Publikoaren Sistema Nazionala (IPSN, euskaraz), estatuko sistema admnistratiboa da, inbertsio publikoarekin egiten diren proiektuen kalitatea egiaztatzen duena. Ikerketa hori egiten da metodo, printzipio eta prozedura tekniko batzuk jarraituz. |
|
| Aitor (Leioa) |
2009ko Martxoaren 20a |
| Saltoki edo denda batean bidezkoa ez den praktikaren bat aurrera eramanez gero, nork eskatu dezake ikerlan bat? |
Merkantzia berbera fabrikatzen duten pertsona fisiko edo moralak eraman dezakete aurrera horrelako ikerkuntzaren bat. Baina aurkeztu behar dute, norbanako edo taldeka, gutxienez merkantzia hoien ekoizpen nazionalaren %25a. |
|
| Marina (Arrasate) |
2009ko Martxoaren 19a |
| Zer da dumping edo prezioen diskriminazioa? |
Merkantzien sarrera lurralde batera, baina pkasu honetan prezioa baxuagoa da, produktu horren lurralde esportatzailean duen prezioarekin alderatuz. |
|
| Marina (Arrasate) |
2009ko Martxoaren 19a |
| Ze informazio mota aurkeztu behar du ikerkuntza eskatzaile batek dumping-a egiaztatzeko? |
Ikertu den merkantziaren prezioen erreferentziak, bai balore normala baita esportazioarako duen prezioa ere. Erreferentzia hauek lor daitezke prezio, kotizazio edo kontu-agiri zerrendetan, aldizkari berezitu eta inportaziozko estadistiketan. |
|
| Iker (Bilbo) |
2009ko Martxoaren 16a |
| Zer esan nahi du ekoizpen nazionalean kaltea izatea? |
Kanpo Merkataritzaren Legearen arabera, hauek izan daitezke esanahi desberdinak:
- Ekoizpen nazionaleko adar bati egindako kalte materiala.
- Ekoizpen nazionaleko adar bati egindako mehatxua.
- Ekoizpen nazionaleko adar baten sorkuntzaren atzerapena |
|
| Jokin (Gasteiz) |
2009ko Martxoaren 12a |
| Zer da babes neurri bat? |
Ekoizle nazionaleko dohiketa errazteko eta ekoizpen nazionaleko adarrari eragindako kaltea konpontzeko hartzen diren neurriak. Babes neurriak behin behinez erregulatzen dira, eta soilik inportazioen kantitatea hazten denean ezarri daitezke. |
| |
|
 |
|
|