| AHOLKULARITZA EKONOMIKOA |
|
 |
| Galderak |
Erantzunak |
| Jokin (Gasteiz) |
2009ko Martxoaren 12a |
| Zer esan nahi du kalte larria edo kalte larriaren mehatxua babes neurri baten prozeduraren inguruan hitzegiten dugunean? |
Kalte larriaren kasuan, ekoizpen nazionalaren adar batek pairatutako urritze orokorrari dagokio. Aldiz, kalte larriaren mehatxua, traba baten hurbiltasun argia ekoizpen nazionaleko adar batean izan daiteke. Kalte bat larria edo mehatxua den bereizteko gaiaren legerian aurreikusita dagoen prozedura administratiboaren ikerkuntza egin beharko genuke. |
|
| Anonimo |
2009ko Martxoaren 6a |
Nola burutzen da alokairua?
Beharrezkoa da idatziz izatea? |
Alokailuaren baliozkotasuna ez dago era partikular baten menpe; dena den, alderdi biren segurtasuna bermatzeko, gomendagarria izaten da idatzizko kontratu bat sinatzea. |
|
| Anónimo |
2009ko Martxoaren 6a |
| Zein da aldea mailegu arrunta eta mailegu hipotekario baten artean? |
Alde nagusiena hipoteka baten esistentzia da. Kontratu arrunt baten maileguaren kasuan, mailegariak diru kantitate bat ematen dio hartzaileari, horrela honek itzuliko dio epeka eta interesekin. Aldiz, hipotekaren kasuan, kapitalaren itzultzea eta interesak bermatuak daude etxebizitzagatik. |
|
| Amaia (Portugalete) |
2009ko Otsailaren 26a |
| Hilabete bat kobratzera joaten ez banaiz, hurrengo hilean abonatuko didate? |
Banku transferentziaren bidez kobratzen baduzu, kantitate hori zure kontu zenbakian sartuko dute. Baina ordainagiria jasoz gero, eta bankuaren entitatean aurkezten ez bazara, Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren bulego batera abiatu beharko zara. |
|
| Igor (Gernika) |
2009ko Otsailaren 20a |
| Azken urteetan aurreztu egin dudan diru kopuru bat butsan inbertitzeko asmoa dut baina momentu on den zalantzan nago. |
Inbertitzeko momentu zehatza definitzea oso zaila da nazioarteko burtsek gora behera handiak erakusten dituztelako. Interesgarriak diren baloreei jarraipena egiteko denbora eta merkatuaren ezagutzak beharrezkoak dira. Hasiberria bazara, hobe profesional batengana jotzea. Honek esango dizu burtsan inbertitzeko momenturik egokiena. |
|
| Josean (Gasteiz) |
2009ko Otsailaren 15a |
| Prezio egoki batean etxebizitza erosteko parada eskaintzen du merkatuak egun? Prezioek gehiago egingo dute behera ala merkatuaren beheranzko joera gelditu egingo da? |
Datuen arabera, azken hilabeteetan bigarren eskuko etxebizitzaren prezioak %10ko beherakada izan du eta etxebizitza berriak, %5,7 inguru. Eraikuntzako buruek prezioak mantenduko direla aurreikusten badute ere, errealitateak erakusten du 2009-2010 urteen artean etxebizitzen prezioen doitzea burutuko duela merkatuak. Beharbada komeni zaizu gutxienez 5 hilabete itxarotea. Gaur egun saldu gabeko milioi bat etxe daude Espainiar estatuan eta stock hori saltzeko, prezioak orekatu behar izango dituzte. |
|
| Marta (Donostia) |
2009ko Otsailaren 15a |
| Finantza-erakundeetako akzioak erostea arriskutsuegia al da egun? Zeintzuk izan daitezke burtsako balore erakargarrienak? |
Norbolsako analisten aburuz, finantza-erakundeei dagokienez, balore interesgarrienak BBVA eta Santander izan daitezke. Egungo zailtasun ekonomikotik sendotuta aterako diren bi enpresa dira. Norbolsaren ustez, kaudimen osoko baloreak dira, haien negozioen difertsifikazioari esker (Hegoamerikakoari esker, bereziki). |
|
| Jokin (Bilbo) |
2009ko Otsailaren 12a |
| Zorrak itoko naute. Zorren bateratzea burutzen dituzten enpresen iragarkiak botatzen dituzte telebistan behin eta berriro. Gomendagarria al da zorren bateratzea? |
Enpresa hauekin kontu handiz ibili behar zara, zorrak bateratzeagatik komisio altuak ordaindu behar direlako. Formula honekin hilabetero gutxiago ordaintzea lortzen da baina zorra kitatzeko denbora gehiago behar izatea ere. Hobe bankuekin ordainketa datak eta interes tasak birnegoziatzea, ordaintzeko denbora gehiago lortu ahal izateko. |
|
| Patricia (Deustu) |
2009ko Otsailaren 10a |
| Etxe berria erosi nahi nuke eta oraingoa saltzea behar-beharrezkoa dut. Saltzeko aukerarik al dut ala hobe dut hilabete batzuk itxarotea? |
Kasu bakoitza desberdina izaten omen da. Gerta liteke salgai jarri bezain laster zure etxea saltzea baina orokorrean merkatuko joerak erakusten du etxeak egun zailtasun askorekin saltzen direla. Arriskatzea ala ez zure eskura dago. Etxe agentzia pare batekin hitz egitea gomendatzen dizuegu. |
|
| Gabi (Ondarroa) |
2009ko Otsailaren 2a |
| Inditexen akzioak ditut. Azken urtean behera jo dute. Saltzea gomendagarria litzateke behintzat gehiago ez galtzeko? |
Galera handia bada adituek ez saltzea gomendatzen dute. Izan ere, akzioak saltzean galera gauzatzen baita. Horregaitik akzioak mantentzea aholkatzen dute, aurrerago burtsaren gora beherekin goranzko joera batean saldu dezakezulako, galdutakoa berreskuratuz. Burtsaren salerosketak egin zenuenekin hitz egin ezazu zure baloreen jarraipenari buruz informatuta egoteko. |
| |
|
 |
|
|