Jatetxea Oiartzungo baserririk zaharrenean dago (600 urte inguru ditu). Adituen aburuz, jatetxearen dekorazioa dotorea eta zuhurra da, eta zerbitzua, berriz, fin-fina.
Zuberoa Jatetxea lau atal edo aretotan banatzen da: terraza eta hiru jantoki (tamaina desberdinekoak).
Bestalde, ardoen karta zabala dute, edozein plateri lagundu ahal izateko.
Azkenik, Hilario Arbelaitz da sukaldari nagusia, eta bere filosofia tradizio handieneko platerak erreferentziatzat izatea da. Arbelaitz irudimentsua da, eta kontraste handiak gauzatzen ditu, betiere, bertako produktu hoberenak erabiliz. |