 |
Asteburu lasaia eta ahaztezina pasa nahi izanez gero, hilabete honetako proposamena gustuko izango duzu. Kasu honetan, Kantabrian dagoen hotela gomendatzen dizuegu, Hoznayo herrian hain zuzen ere. Hotel Villa Pasiega da hotelaren izena eta lau izarretakoa da (8.000 metro karratukoa). Ez dago Santanderretik urrun, baina garraio publikoa ez da herri honetara hurbiltzen, horregatik ezinbestekoa da kotxea erabiltzea.
Egitaraua hiru egunetakoa da (ostiraletik igandera, batik bat). Erlaxatzeko eta naturaz goxatzeko aukera ezin hobea izango duzu toki honetan. Hoznayo Entrambasaguas udaleko herrixka da, 700 biztanle baino gutxiago dituen herriak, hain zuzen ere. Entrambasaguas 2 kilometrotara dago, eta Santander, aldiz, 27 kilometrotara. Bikotearekin, lagun batekin edo familiarrekin asteburua pasatzeko aitzakirik lasaiena izan daiteke. Horrez gain, estresari aurre egiteko formularik dibertigarri eta erlaxagarriena ere izango da, hotel honetan aurki dezakezu: antietsres tratamendua, spa zerbitzua, solarium eta naturako paisaia zoragarriak. Kontuan izan behar duzue, igerileku desberdinak egon ez ezik, turkiar bainuak eta terma erromatarrak ere badaudela. Bestalde, Villa Pasiega Hotelean 87 logela daude, guztiak argitsu eta zabalak. |