Normalki bi talde jokatzen dute, nortzuek maskara babesgarri bat eta CO2-z edo aire konprimituz elikatutako markadorak erabiltzen baitituzte. Markadora hauek "margoko" bolatxoak jaurtitzen dituzte eta zerbaitekin topo egiten dutenean eztanda egiten dute. Margo hau guztiz biodegradagarria da, ez da toxikoa eta erraz garbitzen da, ura besterik ez duzue behar.
Paintball-a ezagutu nahi baduzu edo praktikatuz gero gustatu bazaizu, ematen dizuegu aukera edo gomendioa Debaventura ezagutzeko. Zortzi urteko esperientzia duen enpresa da eta pinudi mendiko 40.000 metroko lur zatia du. Lastureko haranak paregabeko paisaia naturala eskaintzen du; horretaz gain, kostaldetik oso hurbil dago, Deba eta Zarautz oso gertu baitaude, 10 eta 15 minututara hurrenez hurren. Haranean bertan baserri-etxe ugari daude, agroturismoak, albergeak, kanpina eta abar.
Joku bitxi honetara jolasteko ez da beharrezkoa adin jakin bat izatea. Lagun talde bat, ezkongai baten despedida, urtebetetze bat... ondo pasatzeko edo paintball-a ezagutzeko aitzakiak izan daitezke. Debaventuran enpresentzako bilerak ere antolatzen dira. Gainera, zelai mugikorraren aukera hautatu dezakezue, horrela zuen lantegian edo nahi duzuen tokian antolatu dezakete jokua.
|