Azken eguneratzea: 2009ko Martxoa
AISIALDIARAKO PROPOSAMENA
   
Estresari aurre egiteko hileko proposamena

SmartboxR: Máxima emoción

smartbox

Ausartentzako bereziki zuzendutako jarduerak barneratzen ditu hilabete honetako bonoak, SmartboxR¨: Máxima emoción. Ura, aire eta lurreko jarduera dibertigarri hauen artean aukeratu ditzazkezu:

- Hegaldiak aparailu arinetan
- Gidatze ikastaroak
- Parapente
- Hummer eta Porsche bezalako kotxeak gidatzea
- Abenturazko arrantza
- Urpean igeri egiteko ikastaroak
- 4x4 ibilbideak
- Belaren hastapenei buruzko ikastaroa

smartbox

 

SALNEURRIA: 179,90€ pertsona bakoitzeko

NON: bono honi dagozkion ekitaldi gehienak Kataluinan antolatzen dituzte

NON EROSI: FNAC dendetan eta www.smartbox.es webgunean

NOLA ERABILI: behin bonoa erosita, kaxaren barneko dokumentazioak esperientzia desberdinak izateko jarduerak eskaintzen dizkizu. Behin, guztien artean bata erabakita erabakita, bertako telefonora deitu eta erreserba egin. Aukeratutako zerbitzua erabiltzerako momentuan, paperezko bonoa eman behar da.


  SmartboxR: Wellnes&Spa
Golf  
  Anticuario&Spa Hotela (Guadalajara)
Espiritu-Bakartzeak  
  Ardoaren Turismoa
Paintballa  
  Talasoterapiako Bainuetxea
 
JATETXEAK

FARFALLE Jatetxea

Don Pablo

Nazioarteko janari italiarra afari berezientzako aukera baino askoz gehiago dugu. Lana dela eta, etxetik kanpo jan behar dutenentzat parada interesgarria suposatu dezakete jatetxe italiarrek. Asmo honekin ekartzen dizue Ekonomiaren Kazetak hilabete honetarako proposamena: Farfalle jatetxea.

Donostiako erdialdean kokatuta, klimatizatuta dagoen terraza du jatetxeak, baita neguan ere Gipuzkoako kapitalaz gozatu ahal izateko. Beheko solairuan 35-40 pertsonentzako jantokia du. Bertan, kartaz nahi eguneroko menua hautatu dezakete bezeroek, erabat italiarra den giro batean, alegia.

Carpaccio

EGUNEROKO MENUA

- Orri berdeko entsalada hotzepela, gulak, laranja, intxaurrak eta mahaspasekin,
ezti marrubiko olio-ozpinetan

- Roast-beefeko carpaccioa, letxuga berdea eta hiru gaztako saltsarekin

- Pannacotta, fruitu gorriekin

Ogia eta edaria barne Astelehenetik ostiralera, eguerdian bakarrik

GUZTIRA: 19,14 €
(pertsona bakoitzeko)

Farfalle Jatetxea / Askatasuna Etorbidea, 21 / 2004-Donostia (Gipuzkoa)
Telf 943 426 054 / www.farfalle.es
 
BESTE JATETXEAK

 
 
 
 
 
 
   
ARDOAK
   
UZTA OPAROETAKO BELTZAK
Adituen aburuz, ardo-botiletan sosak gastatzea ez da xahututako dirua, baizik eta inbertitzen den dirua, artelanekin gertatzen den legez. Inbertsio hori ohikoa baino altuagoa izango den asmoz, garestiak baina bereziki onak izan diren uzten ardoen sailkapen berezia ekartzen dizkizuegu hilabete honetan. 1998 eta 1999 dira aukeratutako urteak eta hona hemen ardoak eta hauen dastapenean lagundu ditzaketen jakiak. Zeuen esku dago Espainiar estatuko ardo-adituekin bat zatozten erabakitzea.
AURUS ALLENDE
URTEA: 1998
PRIMERAN DOA:
ahateko gibela
SALNEURRIA:
90€
RODA II
URTEA: 1998
PRIMERAN DOA: bisonteko carpaccioa
SALNEURRIA:
100€
VIÑA SASTRE
URTEA: 1998
PRIMERAN DOA:
eperra indabekin
SALNEURRIA:
78€
ARTADI
URTEA: 1999
PRIMERAN DOA:
oreineko rag™uta
SALNEURRIA:
91,70€
 
BESTE ARDOAK

 
 
 
 
 
 
 
UMOREA
   
Komikia
komikia
 






 
 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK