Bidasoa ibaiaren jaitsiera
Bidasoa ibaiak Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen du; hain zuzen ere, Erratzuko herrian jaio eta Txingudin, Kantauri Itsasoan itsasoratzen da.
Abenturazalea izatekotan, Ekonomiaren KZtik animatzen zaitugu ibilbide polita eta harrigarria egiteko, baina kanoa erabiltzeko prest egon beharko zara.
Normalean, zeharkaldi osoak 3-4 ordu inguruko iraupena du, zailtasunik gabekoa, baina aparteko edertasuna eskainiz. Arriskurik gabeko ubide batetik eramaten utziko gara, ibilbidetik zehar hainbat berezitasun ikusi ahal izateko, baso eta harkaitzetako gune anitzak, esaterako.
Komenigarria da gidari batekin joatea, horrela bere gomendioak jarraitzeko aukera izango duzu eta bainu bat hartzeko zonalde oparoa ezagutu ahal izango duzu.
Faisaien Irlatik pasa ondoren, Txingudiko Badiara iristean, ikusi ahal izango duzu Bidasoa ibaiaren bokalea, Irun, Hendaia eta Hondarribia inguratzen dituzten udalerrien edertasuna.
|