Urkiolako
Parke Naturala
Urkiolako Parke Naturala Aramotz
mendizerrak, Durangaldeko mendiek eta Arangio
mendizerrak osatzen dute, Bizkaiko Itsasoko uren
eta Mediterraneokoen muga-lerroa eratzen dutenak
hain zuzen ere.
Parkearen erdialdera iristeko erarik erosoena
Durango eta Gasteiz batzen dituen BI-623 eskualde
errepidetik joatea da, hori baita Parkea zeharkatzen
duen errepide bakarra.
Urkiolako
Santutegia
Antonio Santuen Santutegia EAEko
erdi-erdian kokatuta dago eta bere teilatuak euri-urak
banatzen ditu; alde batekoak, Bizkaian zehar Bizkaiko
Golkora bidaltzen ditu, eta bestekoak, aldiz,
Arabako Lautadan zehar Ebrora.
|