Zubisaltoa edo zubijauzia arrisku-kirolik praktikatuenetarikoa da. Gero eta jende gehiago animatzen da zubitik salto egitera, eta, horretarako, hainbat enpresa, talde edo ekimen antolatzen dira, esperientzia ahalik eta politena izan dadin.
Ertz enpresa txikiak mota honetako ekintzak antolatzen ditu, eta Euskal Herriari begira, Azkoitian zentratzen dute beraien lana.
Zubisaltoa ez ezik, bestelako kirolak ere prestatzen dituzte, esaterako: raftinga, parakaidismoa, quada edo tirolina.
Prezioak
Saltoen prezioa ezaugarrien eta modalitatearen araberakoa izango da. Lehen saltoa garestiagoa izan ohi da, eta, kasu hauetan, gomendagarriak dira monitorea eta tresnen instalazioa edo ekipamendua.
Adibidez, Azkoitian, lehen saltoak 18 euroko prezioa dauka, salto hutsak 9 euro balio du eta ekipamendua gehi instalazioa 17 euro ingurukoa izan daiteke. Informazio gehiago eskuratzeko, Ertz taldearen webgunean sar zaitez. |