Guggenheim Bilbao Museoa, Frank O. Gehry arkitekto estatubatuarrarena, XX. mendeko azken abangoardiako arkitekturaren eredu bikaina da. Eraikinak, berez, gertaera gogoangarria suposatu zuen, arkitekturaren alorrean, bere diseinu berritzaileagatik eta atze-oihal bikaina da arte garaikidea erakusteko.
Titaniozko etxea
Bolumen eta ikuspegiak, kurba bihurriak, argi eta kolorezko jokoak… Areto bakoitza erakusketa paregabea bilakatzen duen osagai-konbinaketa. Artea eta arkitektura elkarturik museoaren onena zuri eskaintzeko.
Pintura abstraktua, 1949-1969
Erakusketa honetan Solomon R. Guggenheim Foundation-en eta Guggenheim Bilbao Museoaren lanak egongo dira, batik bat. 1950eko eta 1960ko hamarkadetako AEBko eta Europako joerak aztertuko ditu eta hala agerian utziko du zer antzekotasun egon ziren bi kontinenteetako artearen artean.
Erakusketa 2012ko urtarrilera arte izango da Bilboko museoan. |