Azken eguneratzea: 2011ko maiatza

AISIALDIARAKO PROPOSAMENA

Estresari aurre egiteko hileko proposamena

 
Uxarte nekazalturismoa

Uxarte leku pribilegiatuan kokatuta dago, EAEren bihotzean, hiru probintziak besarkatzen diren lekuan, hain zuzen ere. Untzilla, Aramaioko auzoa da, Arabako probintzian dagoena. Auzoa bederatzi baserrik ostzeak leku lasai bilakatzen du, haurrentzat eta familientzat egokia.

Nekazalturismo honek bost logela bikoitz ditu; haietariko bi logela banakako oheekin, eta beste hiru logela ohe bikoitzarekin. Guztiz hornituta daude, bainugela, telebista eta WiFi baitute. Bestalde, umeentzako bainuontzi eta sehaskak ere badira.

Prezioari dagokionez, logela bakoitzaren prezioa, gau baterako, 50 eurokoa da, eta gosariak, aldiz, 5 euro kostatzen du. Zazpi egun geratzekotan haietariko bat doan izango da, ekaintza berezi moduan.

Ingurunea

Uxarte nekazalturismoaren berezitasun handienetariko bat, bere inguruko paisaia da. Kokapen pribilegiatu honek, Euskadiko bi bailara harrigarrien ikuspegi orokor bat eskaintzen dio hurreratzen diren guztiei.

Untzillaren magalean, Deba Goienako bailara aurkitzen da. Deba Goieneko bailara, gune industriala den arren, ez du bere paisaien betikotasuna galdu. Urrunera, Euskadiko mendilerro altuena ikusten da, Aizkorri mendikatea, beste paisaia batzuen artean.


 
Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 44 51 46
http://www.uxarte.net

info@uxarte.net

 

   
 
 
BESTE PROPOSAMENAK
 
  Zubisaltoa
Parapentea  
  Bidasoa ibaiaren jaitsiera
Hondartza  
  Urkiolako Parke Naturala
Andorra: eski eta spa  
  Gabon zahar gaueko kotilioia
Kirol Aunitz  
  Hotela eta Spa, erlaxatzeko
Paintball Debaventura  
  La panera (Cillamayor - Palencia)
SmartboxR: Máxima emoción  
  SmartboxR: Wellnes&Spa
Golf  
  Anticuario&Spa Hotela (Guadalajara)
Espiritu-Bakartzeak  
  Ardoaren Turismoa
Paintballa  
  Talasoterapiako Bainuetxea
 
JATETXEAK
Fagollaga jatetxea

Jatetxea zabaldu zenetik 100 urtetik gora pasatu diren arren, Fagollagaren sukaldaritzaren oinarria ez da aldatu; sekretua bere izaeran eta janaria prestatzeko moduan datza. Zehazki, Ereñozun dago kokatuta, Urumearen bide bihurriaren ondoan, paisaia honek badu errealismo magiko eta intenporalaren kutsua.

Fagollagako upeltegian ardo ugari ere badago; hainbat jatorrizko deitura duten ardo nazionalak batez ere, baina nazioarteko ardoen aukera ere zabala da.

Fagollagako sukaldea

Baratxuri zuria sagar izotzarekin eta ganbekin

Barbarin errea buruen saldarekin porru eta pistatxoarekin

Orein solomoa kafe zuku aromatizatuarekin eta ahabia lehorrekin

Txokolatezko pastela kakao izozkia eta fritu lehorrekin

Harremanetarako datuak:

Ereñozu auzoa, 68-69
20120 Hernani
Telf: 943 55 00 31

www.fagollaga.com

 
 
BESTE JATETXEAK
 
  Joseba Jatetxea
Sansonategi Jatetxea  
  LAMIA - EuskoMagrebí jatetxea
Bekoerrota Jatetxea  
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
   
ARDOAK
   

Albariño

Albariño ardoak galiziarrak dira eta bere usaina eta zaporea leuna da, ardo lurrintsua, alegia. Jatorrizko izena Rias Baixas da, eta albariño mahatsaren ezaugarriak bereziak dira, ardo zuriaren ekoizleak eta Pontenvedrako bost eskualdeak zeharkatzen dituzte. Galiziako ardoa izan arren, Albariño mundu osoan zehar ezaguna egin da eta erkidegoari izen ona eman dio urte luze hauetan, 1988. urtetik hain zuzen ere.

Martín Códax

Upeltegia:
Martín Códax upeltegia

Urtea: 2009

PREZIOA: 8,50 €

Luna Creciente

Upeltegia:
Viñedos Singulares

Urtea: 2010

PREZIOA: 8 €

Organistrum (krianza)

Upeltegia:
Martín Códax upeltegia

Urtea: 2008

PREZIOA: 18,25 €

 
BESTE ARDOAK
 
  Syrah mahatsa
Bordeaux  
  BORGOÑA
Moscatel ardoa  
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
UMOREA
   
Komikia
 






TEKNOLOGIA
 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK