Pertsona gehienek udan nahiago izaten duten ekintza hondartzara joatea izan ohi da, eta Euskadin ditugun paisaiak, hareatzak eta olatuak oso aproposak dira udan bisitatzeko eta gure ingurunea hobeto ezagutzeko.
Garbiketa
Ori har, Euskal Herriko hondartzak egokituta daude paperontzi eta edukiontziekin, baina jendeak ere kontzentziazio lana egiten du, gero eta gehiago, gure ingurua garbi gordetzeko; gainera, askok jada ez dute erretzen, edo behintzat ez dituzte zigarrokinak hareaz estaltzen, salbuespenak salbuespen.
Eguzkia
Udan hondartzara joateko ezaugarri garrantzitsuenetarikoa eguzkia da, baina kontuz ibili behar gara denbora askoan eguzkitan ez egotea, edo azala egokiro babestea, besteak beste. Sarritan ura edatea ere gomendagarria izan daiteke, deshidratazioari aurre egiteko.
Itsasoa
Euskadin daukagun itsasoa ederra da eta olatuz beteta dago, baina edonon gertatzen den bezala, ezin gara fidatu, edonori gerta baitakioke indarrak txarto neurtzea, adibidez; hortaz, korronteekin kontuz ibili behar dugu. Betiere, banderaren kolorearen esanahia errespetatuz, gogoratuz bandera horiak kontuz bainatu behar dela esan nahi duela.
|