Azken eguneratzea: 2009ko abendua
 
AURREKO BERRIAK

Lanaldi murrizketak berdinak izango dira
gizon eta emakumeentzat

image

Gizarte Gaietako sailburuorde Fernando Fantovak Eusko Jaurlaritzak familiaren inguruko arloan daukan asmoa eman du aditzera. Fantovak iragarri duenez, aldaketa berri hauen xedea sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzea da, lan-utzialdia edo eszedentzia eta lanaldiaren murrizketa bultzatuz.

Helburuak eta oinarriak

Gurasoentzat gero eta zailagoa da lana eta familia banatzea edo biak uztartzea; horregatik, dekretu baten bitartez, Jaurlaritzak baldintzak hobetzea erabaki du. Arau horri esker, sexuen arteko desberdintasunak murriztuko lirateke eta eszedentzia edo lan murrizketen zenbatekoak berdindu egingo lirateke. Bestalde, Fantovak dio eskubide horien zabalkuntza inposatu egingo dela, familien egoera hobetzearen helburuarekin.

Aipatutako kanpainak 80.000 euroko aurrekontua izan du; gainera, kanpainaren plangintzan eta garapenean Jaurlaritzako zenbait sailek parte hartu dute, esaterako: Justizia; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa; Kultura; eta Lan eta Gizarte Gaiak.

Fantova sailburuordearen aburuz, umeen ongizatea bermatzeko modurik zuzenena euren eskubide eta betebeharrak ezagutaraztea izango litzateke. ÒKontuan izan behar dugu gaur egun garapen sozioekonomikoari datxekion fenomenoa, izan ere, seme-alabak izatea gero eta zailagoa da gure gizartean, konpromiso eta ukapen ugari eskaintzen baititu", adierazi du sailburuordeak.

Laguntza ekonomikoak

Fantovak adierazi zuen 2008. urtean zehar 27.000 laguntza-eskaera exijitu zirela adiskidetzarako. Aitzitik, 2009an, momentuz, eskaera horiek 36.000ra hazi dira. Horietariko 30.000 lanaldien murrizketan zentratu dira, eta gainerako 6.000 inguru eszedentziarako izan dira.

 
 
 
BESTE ALBISTEAK
Eusko Jaurlaritzak ez du atzeraldirik iragartzen 2010ean
"Entitate publiko ugarik ez dute auditoretzarik egiten"
Arrantzaleak baikor agertu dira antxoaren inguruko erabakiarekin
Euriborrak jaisten jarraitzen du
Iberdrola aukeratu dute Arizonako planta fotovoltaiko berria eraikitzeko
 
BESTE AURREKO
HILABETEETAKO ALBISTEAK
Lanaldi murrizketak berdinak izango dira gizon eta emakumeentzat
 
HILEKO GRAFIKOAK
Industria prezioak %0,3 igo dira
Berrikuntza teknologikoan egindako gastua gehitu egin da
EAEko esportazioak %30,2 murriztu dira
 
 
 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK