Azken eguneratzea: 2010eko ekaina
 
AZKEN BERRIAK

Jaurlaritzak Gobernu zentraleko neurriak
ezartzearen alde egin du

Espainiako Gobernuak aurrera eramandako erabakia edo neurriak Euskal Herrian ere aplikatu dira. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Zapateroren eredua segitzea erabaki du, oposizioko alderdi politiko gehienek bere kontra egon arren, hortaz, Gobernu zentraletik datozen normatibak edo murrizketak Euskadin ere inposatuko dira. Neurri horiek eraginkorrak izateko, aurten soldatetan 87 milioi euro aurreztu nahi ditu, hau da, osotasunaren %5 hain zuzen; horregatik, hurrengo urtean ere izoztuko dira soldatak.

Neurririk eztabaidatuenak

Lopezek zin egin du Jaurlaritzan lan egiten duten goi kargudun guztien soldatak jaitsiko dituztela aurten, funtzionarioei orokorrean aplikatuko dietena baino kopuru handiagoa. Zehazki, neurria ezarri nahi dute administrazioetan, foru aldundietan eta udaletan.

Halaber, lehendakariak erretiroagatik 166 lanpostu eta azken urtean bete ez diren beste 138 lanpostu kenduko dituztela ezagutzera eman du; bestalde, ordezkatze eta lan pilaketako kontratazioak %8 murriztuko dituztela jakinarazi du.

Horretaz gainera, administrazio publikoko soldatak 2011an izoztuko dira, horren ondorioz, Lopezek 30 milioi euro aurreztu nahi ditu. Alderdi politiko, sindikatu eta beste fundazio eta erakundeei bideratutako laguntzak ere jaitsiko dituela esan du lehendakariak, %3 hain zuzen.

Hau guztiaren helburua lanpostu berriak sortzea eta enpresen leihakortasuna hobetzea da, "aurreztuko dugun diruarekin lan egoera hobetuko da", dio Lopezek.

Alderdi politikoen jarrerak

Popularrak Lopezen erabakiarekin ados dauden bakarrak direla esan dezakegu, edo gutxienes Basagoitik hori aditzera eman du. Aldiz, Joseba Egibarrek dio "euskaldunok ez dugu Espainiako zorra ordaindu behar", eta Aralarreko ordezkariek EAJko politikariarekin bat egiten dute "neurri hauekin betikoek gerrikoa estutuko" dutela gaineratuz.

Aralarren iritziarekin bat egiten dute EAko eta EBko ordezkariek, "neurri hauekin krisia pentsiodunek eta funzionario publikoek ordainduko dute soilik", komentatu du Mikel Arana EBko bozeramaileak.

 

 
 
 
BESTE ALBISTEAK
Jaurlaritzak Gobernu zentraleko neurriak
ezartzearen alde egin du
Euskadiko BPGk emaitza positiboak lortu ditu
Uribe Kostako Ospitaleak 2013an irekiko ditu ateak
Euskal udalak egun osoan irekita egoteko prest daude
Getxoko ekintzaileen sustapenaren gorakada
Berjon: "Parke Teknologikoek krisialdia
gainditu ahal izan dute"
 
HILEKO GRAFIKOAK
EAEko berrikuntza indizea Europako batazbestekotik gora dago
EAEko industriako prezioak %1,2 igo dira
Eraikuntzaren sektorea %15 murriztu zen aurtengo lehenengo hiruhilekoan
Interneten erosketetan aritzen direnak %33,6 ugaritu dira
 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK