Azken eguneratzea: 2010eko apirila
 
AZKEN BERRIAK

Txinako BPGk %8ko hazkundea izango du
aurreikuspenen arabera

Krisialdi ekonomikoak munduko herrialde gehienetan eragina izaten jarraitzen du; hala ere, Txinan atzeraldi hau ez da gogor azaldu, horregatik aurten bere Barne Produktu Gordina %8 haziko dela aurreikusten dute Txinako ekonomilariek.

Dena dela, joan den urteko emaitza ekonomikoak ez ziren batere negatiboak izan, asiar herrialdeko BPGk %8,7ko hazkundea izan baitzuen. Hortaz, Wen Jiabao Txinako lehen ministroak ziurtatu du 2010ean antzeko datuak lortuko dituztela.

KPIren iragarpenak

Txinako lehen ministroak ezagutzera eman dituen aurreikuspenetan argi utzi du urte honetan zehar hainbat sektoreen hobekuntzan eta garapenean zentratuko direla, batez ere, ingurugiroan eta inflazioaren eragozpenean. "Gure helburuen artean aurkitzen da Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) %3 inguruan mantentzea", gaineratu du Jiabaok.

Merkatuko diru ibilkorra %17 igoko da iragarpenen arabera. "Sektore bereizi batzuetako kredituen emateak gertuz kontrolatzen jarraituko ditugu, esaterako, kontsumo energitiko edo ekoizpen ahalmen handia duten sektoreetan", argitu zuen Jiabaok.

Txanponaren gorabeherak

Yuan monetari dagokionez, Wen Jiabaok komentatu du txanponaren politika zuhurrarekin aurrera jarraituko duela, "emaitza baikorrak eman dituelako".

Enpresa ertain eta txikiek Gobernuaren laguntzak ere jasoko dituzte, 10.600 milioi yuaneko diru-laguntzak hain zuzen ere (1.140 milioi euro); bestalde, langabezia-sorospen eta enplegu berriak sortzeko 43.300 milioi yuan igorriko dira (4.660 milioi euro, hain zuzen); azkenik, nekazal ekoizpenari bideratuko den diru-laguntza 133.500 milioi yuanekoa izango da, hots, 14.300 milioi euro.

 
 
 
BESTE ALBISTEAK
Jaurlaritzak erregulazio espedienteen eskaerak luzatzeari garrantzia kendu dio
Txinako BPGk %8ko hazkundea izango du aurreikuspenen arabera
Enpresa berrien sorkuntzak %33ko murrizketa izan du EAEn
Otsailean langabeziak hazten jarraitzen du,
baina urtarrilean baino askoz gutxiago
ELA sindikatua kontseilutik kanpo geratu da erreformen ondorioz
Euskadiko soldatak Estatuko altuenak dira, baina ez dute gora egiten
 
HILEKO GRAFIKOAK
EAEko eraikuntzako kostuek gora egin dute urtarrilean
Industriako jarduerak %4,8 behera egin du urtarrilean
Gipuzkoak berriro gainditu du Europako I+Gko gastua
Esportazioak %11,1 gutxitu ziren 2009ko laugarren hiruhilekoan
 
   
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK