Krisialdi
ekonomikoak eragina izan du enpresa berrien sorkuntzan;
hutsune ekonomikoa negatiboa izan da ekintzaileentzat,
eta euren inbertsioak arriskuan ez jartzeagatik, nahiago
izan dute enpresa edo negozio berriak ez sortzea. Hori
dela eta, Bilboko Merkataritza Ganberaren datuen arabera,
2009. urtea oso negatiboa izan da ekintzaile berrien
kopuruari dagokionez; Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE)
sortutako ETEen kopurua nabarmen jaitsi da, aurreko
urteko datuekin alderatuz; EAEn sortutako erakunde edo
entitateen kopurua 2.239koa izan zen, hau da, 2008ko
epe berean baino %33 gutxiago, hain zuzen ere.
Nahiz eta joan den urtean eratutako enpresen
kopurua nabarmen murriztu, Aldi Baterako Enpresa Handien
Erakundearen (Abehe) arabera, EAEko emaitzek kutsu positiboa
ere badute; krisia kontuan izanik, Euskadi Estatu osoko
autonomia erkidegorik sendoena izan da, hots, enpresa
kopuru gutxien deuseztatu dituen lurraldea izan da,
%2,8ko jaitsierarekin urte batetik bestera.
Estatuko iparraldean emaitzak
positiboagoak dira
Abeheren ikerketak erakusten du Murtzia
eta Valentziako erkidegoak izan direla azken urte honetan
enpresa gehien deuseztatu dituzten lurraldeak. Txanponaren
bestaldean, espainiar Estatuko iparraldeko erkidegoak
daude, bereiziki, Asturias, EAE eta Galizia, bai eta
Balearrak ere; horiek izan dira, hain zuzen ere, 2009.
urtean enpresak erritmo geldoagoan deuseztatu dituzten
lurraldeak.
|