Langabeziari dagokionez, aurtengo urtarrila oso negatiboa
izan da, krisialdia hasi zenetik hilabeteriktxarrena
izan zela esan genezake, horregatik otsailako emaitzak
pozgarriak izan dira. Oro har, urtarrilean baino askoz
jende gutxiago geratu da lanik gabe; joan den hilean
1.948 langabe gehiago egin ziren bitartean, 2010eko
lehenengo hilabetean 10.111 pertsona geratu ziren
lanik gabe, hau da, aldaketa guztiz nabarmena. Guztira,
180.913 pertsona daude INEMaren zerrendan, biztanleriaren
aktiboaren %13,36 hain zuzen ere.
Gipuzkoan langabe gehiago
Euskadiko hiru lurralde historikoak kontutan hartuta,
otsailean Gipuzkoa izan da non langabezia gehien igo
den lurraldea; zehatz-mehatz, aurreko hilean baino
549 langabe gehiago izan baitira, hots, %19,71 puntu
handitu da langabezia bertan. Izan ere, gainontzeko
lurraldeak ez dira oso urrun geratu, bere emaitzak
antzekoak izanik. Bestalde, langabezia tasarik handiena
Nafarroak izan du (%14,15).
Jarrerak eta ondorioak
Eusko Jaurlaritzaren balorazioa, datuak ezagutu ondoren,
positiboa izan da. Haien ustez, nahiz eta langabeziak
gora jarraitu, erritmoa moteldu egin da. Ildo berari
jarraituz, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailearen
esanetan, langabeziak jarraitzen du oraindik Gobernuaren
kezka nagusia izaten.
Beste alde batetik, enplegua erregulatzeko espedienteen
kasuan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 216 txosten onartu
ziren guztira urtarrilean, hots, joan den urteko epe
berean baino %29,3 gehiago. Baimendutako espedienteen
133 Gipuzkoako enpresek aurkeztu zituzten; 60 Bizkaikoek,
eta 23 Arabakoek, hau da, guztira ia 4.000 lagun geratu
dira enplegurik gabe, gehienak kontratua aldi baterako
eteteko izan dira.