Azken eguneratzea: 2009ko abendua
 
AZKEN BERRIAK

ELA sindikatua kontseilutik kanpo geratu da
erreformen ondorioz

Urte honetarako, Eusko Jaurlaritzak Lan Harremanen Kontseiluan (LHK) eraldaketa edo erreforma sakona aurrera eramatea erabaki du; dena dela, Confebask patronalak beto eskubidea izaten jarraituko duela ziurtatu egin du Gemma zabaleta sailburuak. Beraz, patronalaren jarrera eta iritzia ezinbestekoa izango da edozein txosten edo lanbide arteko akordio onartzeko.

Aldaketa ez dira soilik LHKn emango, Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ere erreforma anitzak izango ditu Jaurlaritzaren aburuz, eta eraldaketa horiek eragin handia izango dute LHK eta KESen egituretan, boto sisteman, besteak beste. Era berean, Zabaletak defendatu du bi kontseilu hauek egokitzeko momentua ailegatu dela eta egin beharreko lana dela ziurtatu du.

Tirabirak botoen gehiengoarekin

Enpresaburuek eta sindikatuek, LHKren aldaketak aurrera eraman ondoren, batzarretan parte-hartzen jarraituko lukete; baina erabakiak hartzeko orduan, Eusko Jaurlaritzak erreformak izan nahi ditu. Haietariko bat txostenen onarpenarekin lotura zuzena du, egun ezinbestekoa baita botoen gehiengoa izatea bi taldeetan (bai patronalan, baita sindikatuetan ere); horregatik, Zabaleta proposatu du gehiengo soila nahikoa izan behar litekeela.

Bestalde, ELA sindikatuak uko egin dio organoan parte hartzeari eta bere hiru eserlekuak hutsik geratu dira denbora batez, baina azkar beste hiru sindikatuei bana eskaini zitzaizkien; kasu honetan, soilik CCOO eta UGT hartu zituzten, LABek ere uko egin baitzuen.

Administrazioaren parte-hartzea

Beste aldaketa batzuen artean, Zabaletak egindako beste proposamen bat izan da administrazioa ere LHKn aritzea, hau da, kontseiluan hiru talde egongo lirateke: patronala, sidikatuak eta gizarte erakundeak edo administrazioa. Kasu honetan, ELAk eta LABek erabaki dute parte-hartzerik ez izatea, "elkarrizketa horiek patronalaren mesedera egiten direlako" haien ustez.
Halere, Jaurlaritzak aztertuko du kide kopurua handitzeko eta bestelako erakunde batzuei sarbidea emateko aukera.

 
 
 
BESTE ALBISTEAK
Jaurlaritzak erregulazio espedienteen eskaerak luzatzeari garrantzia kendu dio
Txinako BPGk %8ko hazkundea izango du aurreikuspenen arabera
Enpresa berrien sorkuntzak %33ko murrizketa izan du EAEn
Otsailean langabeziak hazten jarraitzen du,
baina urtarrilean baino askoz gutxiago
ELA sindikatua kontseilutik kanpo geratu da erreformen ondorioz
Euskadiko soldatak Estatuko altuenak dira, baina ez dute gora egiten
 
HILEKO GRAFIKOAK
EAEko eraikuntzako kostuek gora egin dute urtarrilean
Industriako jarduerak %4,8 behera egin du urtarrilean
Gipuzkoak berriro gainditu du Europako I+Gko gastua
Esportazioak %11,1 gutxitu ziren 2009ko laugarren hiruhilekoan
 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK