Azken eguneratzea: 2009ko abendua

 
HILEKO GRAFIKOAK

EAEko esportazioak %30,2 murriztu dira

Grafiko 3

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak %30,2 nominal batez murriztu dira 2009ko hirugarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Murrizketa horrekin, aurtengo lehenengo bederatzi hilabeteetako tasa metatuak %31ko jaitsiera izan du.

Guztizko inportazioen kasuan, epe berean %43,4ko beherakada izan dute. Inportazio ez-energetikoak soilik aintzat hartuz gero, horien bilakaera negatiboa izan da, hau da, %40,9ko jaitsiera izan du uztailetik irailera. Bestalde, merkataritza-saldo ez-energetikoak 1.227 milioiko superabita du, hots, joan den urteko hirugarren hiruhilekoaren antzekoa (garai hartan 1.236 milioi eurokoa zen).

Lurralde historikoei dagokienez, esportazio murrizketarik handiena Bizkaian jazo da, %32,8ko beherakada izan baita hirugarren hiruhilekoan.

Iturria: Eustat

 
 
 
 
BESTE ALBISTEAK
Eusko Jaurlaritzak ez du atzeraldirik iragartzen 2010ean
"Entitate publiko ugarik ez dute auditoretzarik egiten"
Arrantzaleak baikor agertu dira antxoaren inguruko erabakiarekin
Euriborrak jaisten jarraitzen du
Iberdrola aukeratu dute Arizonako planta fotovoltaiko berria eraikitzeko
 
BESTE AURREKO
HILABETEETAKO ALBISTEAK
 
HILEKO GRAFIKOAK
Industria prezioak %0,3 igo dira
Berrikuntza teknologikoan egindako gastua gehitu egin da
EAEko esportazioak %30,2 murriztu dira
 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK