EAEko esportazioek %11,1eko beherapen nominala izan
zuten joan den urteko azken hiruhilekoan, Eustatek
luzatutako datuen arabera. Era berean, atzeriiko salmentak
3.963,7 milioi eurokoak izan ziren, baina aurreko
urteko epe berean, aldiz, 4.458,4 milioi eurokoak
izan ziren.
Oro har, Euskadiko esportazioek eta inportazioek
Estatuekoek baino beherapen handiagoak izan zituzten.
Estatuan, esportazioek %15,9 egin zuten behera, berriz,
EAEn %26,6. Inportazioen kasuan antzekoa gertatu zen;
oraingoan, Estatuan %26,2 jaitsi ziren eta EAEn %38,9.
Euskadiri begira, Gipuzkoa (%22) izan zen esportazioetan
beherapen txikiena izan zuen lurraldea, bere atzetik
Bizkaia (%25,5) eta azkenik Araba (%32,8).
Iturria: EUSTAT