Francisco Berjonek, Euskadiko Parke
Teknologikoen Sareko presidenteak, I+G sektorearen
inguruan hitzegin zuen 'Nueva Economia'ren eskutik
emandako mintzaldian. Bertan, Berjonek euskal Parkeen
Sarearen egoera ikertu eta azaldu egin zuen, lehenik
eta behin argituz, Euskal Herriko sareak IASPen barnean
aurkitzen dela, hau da, Nazioarteko Parke Teknologiko
eta Zientifikoen Erakundearen barne. IASPen 350 parke
inguru daude, 72 herrialde desberdinetakoak, non 200.000
enpresa baino gehiago eraiki diren.
Krisialdia eta egungo enpresen eredua
"Egoera ekonomikoa ez da batere oparoa, baina
kontua ez da soilik EAEn edo Estatuan zentratzen;
horretaz gain, bi fenomeno dira aldaketa ekonomikoa
lideratu egingo dutenak", komentatu zuen Parkeen
Sareko presidenteak. Berjonen ustez, bi ezugarriek
"Ezagutzaren ekonomia" eta globalizazio
prozesuarekin lotura dute, eta "bi fenomeno horiek
eragin handia izango dute egungo egoera ekonomikoaren
aldaketan".
EAEn gailentzen diren enpresa mota ETEak dira; halere,
kasu honetan ere, "Parke Teknologikoen papera
garrantzitsua da, hasieratik, tresna honen helburu
nagusia ekintzaile eta ikertzaileen lana goraipatzea
izan delako", gaineratu du Berjonek.
"Euskal enpresak gero eta sofistikatuagoak bihurtzen
ari direnez, zerbitzuak ere berriztuak eta garatuagoak
izan beharko dira", argitu du Sareko presidenteak.
Gainera, Berjonek proiektu mota hauetan parte-hartze
aktiboa bultzatu egin du.
Berrikuntza eta garapena
Une honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parkeek
eta Garaiako Berrikuntza guneak 400 enpresa baino
gehiago eta 14.000 lapostu inguru sortzen dituzte;
horretaz aparte, 3.500 milioi euroko fakturazioa dute.
Hain zuzen ere, aurtengo datuak aurreko ekitaldikoekin
alderatuz, enpresen kopuruak %3ko igoera izan du.
Dena dela, alde negatiboari dagokionez, fakturaketak
%5 jaitsi egin du.