Euskal Autonomi Erkidegoak 2010eko lehenengo
hiruhilekoan lortutako emaitza ekonomikoak oparoak
izan dira, edo gutxienez, Eustatek emandako datuen
arabera EAEko Barne Produktu Gordina (BPG) %0,1 hazi
zen tarte horretan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz.
Gauzak horrela, urte arteko tasari dagokionez, emaitza
positiboetara hurbiltzen ari da. Hortaz, Carlos Aguirre
Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburua baikor agertu
da emaitza hauen aurrean, "gorakada txikia izan
da, baina hazkundea azken finean", adierazi du
sailburuak.
Aldiz, EAEko urte areko BPGren aldakuntza
%-0,6koa da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean,
2009ko laugarren hiruhilekoan urte arteko %2,25eko
murrizketa izan zelarik. Urte arteko tasan, Espainiako
ekonomia %1,3 murriztu da, aurrezenbatespenaren arabera.
Euskadiko emaitzak Estatukoenen aurretik
2009. urteko BPGren datuak ardatza
moduan hartuta, ikerketa interesgarria aurrera eraman
da, non Estatuko erkidego edo lurralde bakoitzaren
BPG aztertu den. Hain zuzen ere, ikerketaren helburua,
Estatuko erkidegoetako biztanle bakoitzeko BPG kalkulatu
egin da, eta EAE garaile atera da 2009ko emaitzak
kontutan hartuta. Estatistikako Instutu Nazionalak
(EIN) luzatutako rankinean, EAEk lehenengo postuan
agertzen da, Madril eta Nafarroaren aurretik.
Bestalde, Espainiako marka EBkoaren
azpitik ere aurkitzen da, datu kezkagarria Estatuko
ekonomiarako. Aldiz, gainontzeko erkidegoak kontutan
hartuz, Extremadura, Gaztela-Mantxa eta Andaluzia
ukituenak izan dira.
EAEko sektoreen bilakaera
Oro har, hazkundearen ardatza zerbitzuak
izan direa esan genezake, jokaera erlatiboki hobea
izan baitu aurtengo lehenengo hilabeteetan zehar.
Dena dela, industria eta eraikuntza sektoreek, aurreko
hiruhilekoaren aldean bilakaera apalagoa, baita negatiboa
ere izan dute. Enpleguaren kasuan, berriz, bilakaera
ezkorra izan da, %1 atzera egin baitu Eustaten arabera.
Aguirreren adierazpenei begira, sailburuak
dio urteko lehen hiruhilekoaren amaieran eta bigarrenaren
hasieran erritmo "biziagoa" somatu duela.
"Hori dela eta, EAEko ekonomiak urte arteko tasan
ere atzean utzi ditu zenbaki negatiboak", gaineratu
du Aguirrek. Jaurlaritzak egindako azken kalkuluen
arabera, BPGa %0,5 haziko da aurten Euskadin.