Azken eguneratzea: 2010eko urria
 
AZKEN BERRIAK

Jaurlaritzako Mekataritza eta Turismo sailak Ikusmer behatokia berrituko du

Pilar Zorrilla

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak azpimarratu du kontsumitzaileak eduki behar dituela betiere sektoreak bere erabaki guztien jomugan. Sailburuordeak Euskadiko merkataritza aztertu du eta baliabideak aurjeztu ditu egoera hobe dezan. "Kontsumitzaileengana hurbildu behar dugu horretarako, bezeroak ezagutzeko eta zer motibazio dituzten eta nola jokatzen duten jakiteko", gaineratu du Zorrillak.

Ikusmer, Merkataritza Behatokia

Ikusmer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak etapa berri bat hasi du. 2008an abian jarri zen tresna hori berriz ere definitu da, etorkizuneko joerak aztertzeko eta Euskadiko merkataritza-sektorearen erreferentziazko informazio-iturri bihurtzeko. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak "apustu irmoa" egin du tresna horren alde, eta aurten 221.000 euroko inbertsioa egingo du behatokiari edukia emateko.

Besteak beste, Ikusmer Behatokiak barometro bat sortuko du, kontsumitzaileen eskarien berri izateko. Aurten inkesta bat egingo die Euskadiko 1.800 kontsumitzaileri, ondorengo urteetan ekimen horri jarraipena emateko asmoarekin.

Gainera, berariazko txosten bat landuko dute, sektoreak finantziazioaren alorrean dituen premiei buruzkoa eta laguntza publikoen balioespenari buruzkoa.

 



 

 
 
 
BESTE ALBISTEAK
Jaurlaritzako Mekataritza eta Turismo sailak Ikusmer behatokia berrituko du
Enplegu politika aktiboak Jaurlaritzaren esku utziko dira 2011tik aurrera
Kontratugilearen profil aurreratuaren aurkezpena
Lehman Brothers bankuaren porrotaren bigarren urteurrena
Aerolineek aurtengo irabazien aurreikuspenak hobetu dituzte
Tubos Reunidos enpresak 50 milioi euroko kontratua lortu du Indiarekin
 
HILEKO GRAFIKOAK
Bizkaiko enpresen %29,4 berritzaileak dira
Industria prezioak %0,2 igo dira Euskadin
Euskadiko eraikuntzaren sektorea %14,2 jaitsi da
 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK