Duela bi aste enplegu politika aktiboen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku utzi ziren EAJk eta PSOEk aurrera eramandako hitzarmenaren ondorioz. Hortaz, Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak argitu zuen akordioa "historikoa" zela, alderdi jeltzaleak 1988. urtetik eskatu duen aldarrikapena delako. "Euskadiren egoera ekonomikoa hobetzen eta langabezia pairatzen lagunduko duten tresna publikoez hornituko da Euskadi", esan du Urkulluk.
Bestalde, Josu Erkoreka EAJren Kongresuko bozeramaileak Jose Antonio Alonso PSOEren bozeramaileari eman zion atzo azken proposamena. Hitzarmenari begira, Lanbidek kudeatuko ditu lan politika aktiboak 2011ko urtarriletik aurrera.
472 milioi euroko balioa
Era berean, enpresarien kotizazioen etekinak ere Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko dira; beraz, eskumen horiek finantzatzeko bidea kontzertu Ekonomikoa izango da. Hain zuzen ere, 472 milioi euroko balioa izango du, eta diru -kopuru hori 2011ko urtarrilean EAEko kupotik kenduko dute.
Horrez gain, eskumenari esker, lan ikuskaritza, langileen prestakuntza eta Itsasoko Gizarte Institutua EAEra transferituko dituzte datorren urtetik aurrera.
Dena dela, Estatuko Aurrekontuak aurrera ateratzeko beharrezkoa izango liteke Espainiako Gobernuak 176 diputatuen babesa lortzea, baina PSOEren 169 ordezkariek eta EAJren seiak 175 batzen dituztela kuntuan izatekoa da. |