Azken eguneratzea: 2010eko urria
 
AZKEN BERRIAK

Kontratugilearen profil aurreratuaren aurkezpena

Kontratugilearen profil berria Jaurlaritzak garatutako tresna da, eta Euskadiko sektore publikoaren esku ipini da

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak prentsaurrekoan aurkeztu du Ekonomia eta Ogasun saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak garatu duen kontratugilearen profil berria.

Profil hau zortzi hilabeteetan garatu da eta, horrela, Eusko Legebiltzarraren agindua bete da.

Ildo berari jarraituz, kontratugilearen profil berria egiteko fasean harreman teknikoak ezarri eta informazio-trukeak egin dira enpresaburuekin, aldundiekin, hainbat udaletako ordezkariekin eta EUDELekin. Tresna hau aurrera eramateko 205.000 euroko inbertsioa egin da.

Sektore publikoko kontratuak

Era berean, sistema honek aukera emango die eskatzen duten administrazio eta enpresa publikoei sektore publikoko kontratuei buruzko legeak eskatzen duen informazioa argitaratzeko. Horrenbestez, nabarmen aurreztuko dira prozesuak, modernizatu egingo dira, eta herritarrak eta interesdunak errazago iritsiko dira administrazioarengana.

Gardentasuna

Kontratugilearen profil berri honen berritasun garrantzitsuenen artean, nabarmentzekoa da hedapen publikoaren hasiera-unea zalantzarik gabe egiaztatuko duen gailua, denboraren zigilua ipiniko duena. Espediente bati lotuko zaizkion enpresek mezu elektroniko bana jasoko dute espedientea profilean aldatzen den bakoitzean eta, era berean, argitaratutako informazioaren bertsio guztiak erkatzeko aukera egongo da; halaber, egin diren argitalpen guztiak azaltzen dituen trazabilitate-fitxategi bat ere egongo da, ziurtasun handiagoa emango diela enpresei.

Honen ondorioz, lehia handiagoa egongo da kontratazio publikoetarako sarreretan, gardenagoa izango da prozesua, eta prezio hobeak eskuratuko dira adjudikazioetan. Egin berri diren kontratazioetan argi ikusi da prozesua nabarmen murriztu dela, kontratatutako zerbitzuen kalitatea murriztu gabe.

 
 
 
BESTE ALBISTEAK
Jaurlaritzako Mekataritza eta Turismo sailak Ikusmer behatokia berrituko du
Enplegu politika aktiboak Jaurlaritzaren esku utziko dira 2011tik aurrera
Kontratugilearen profil aurreratuaren aurkezpena
Lehman Brothers bankuaren porrotaren bigarren urteurrena
Aerolineek aurtengo irabazien aurreikuspenak hobetu dituzte
Tubos Reunidos enpresak 50 milioi euroko kontratua lortu du Indiarekin
 
HILEKO GRAFIKOAK
Bizkaiko enpresen %29,4 berritzaileak dira
Industria prezioak %0,2 igo dira Euskadin
Euskadiko eraikuntzaren sektorea %14,2 jaitsi da
 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK