Azken eguneratzea: 2010eko abuztua
 
AZKEN BERRIAK

EBren antxoaren inguruko planak
ez dira ezagutuko irailera arte

Izaskun Bilbao

Antxoaren arrantzaren inguruko kudeaketari buruzko neurri edo arau berriak ezagutzeko, irailera arte itxaron beharko dute Europar Batasuneko instituzioek. Txosten juridikoa geldi geratu da, eta egingo diren aldaketak eta nondik norakoak datorren hilabetean ezagutuko dira.

Izaskun Bilbaok, EAJ-PNV alderdiko eurolegebiltzarkideak, aitortu du ez duela ezagutzen ebazpenak nola jarraituko duen; "planaren negoziazioa ezagutzea gustatuko litzaiguke, baina Kontseiluko legelariek ez dute tutik ere esango irailera arte", adierazi du Bilbaok. Eurolegebiltzarkide jeltzalea ez dago ziur, eta "posible da proposamenaren edukia ez mantentzea", baina momentuz ez da ezagutzen zein izango den Belgikaren joera, zeinek Espainiaren presidentziaren ordezkoa hartu duen hurrengo seihilekorako.

2011n ezar daiteke plan berria

Europako Legebiltzarra ere EBko Ministroen Kontseiluko legelarien txostenaren zain dago. Antxoaren arrantzaren erregulazioari buruzko proiektu berria edo eraldaketak ezagutzeko, itxaron egin beharko dute; horrez gain, atzerapen honek arau berriaren aplikazioa ere atzeratuko du, gutxienez 2011. urtera arte.

Mahai gainean dagoen proposamenari dagokionez, Brusela izan zen eztabaida ireki zuena duela urtebete, Kantauri itsasoko antxoaren arrantzari mugak jartzeko, baina tramitazioa geldiarazi egin zen, Espainiak eta Frantziak oinarri juridikoarekin bat egiten ez zutelako.

 

 
 
 
BESTE ALBISTEAK
Eusko Jaurlaritzak gastu publikoa murrizteko neurriak zehaztu ditu
Bizkaiko Golkoko itsasoaren maila 49 cm igo liteke
Bilboko Portuaren emaitzak positiboak dira
CEOEk neurri berriak aurkeztu ditu krisiari aurre egiteko
EBren antxoaren inguruko planak ez dira ezagutuko irailera arte
Eroski taldeak milioi bat bezero baino gehiago ditu egunero
 
HILEKO GRAFIKOAK
Lanean dagoen biztanle kopurua ia %1 igo da EAEn
EAEko industriako prezioak %0,5 hazi dira
Banda zabal mugikorraren erabilera hazi egin da
 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK