Gaur egun krisialdiari aurre egin ahal dioten enpresek nazioartekotasunari garrantzi handia ematen diotenak izan ohi dira, hots, gero eta nagusitasun handiagoa dauka atzerriko edo kanpoko merkatuetan presentzia izateak.
Horregatik, Tubos Reunidos euskal taldeak momentuz ez du arazorik izan nazioartean produktuak saltzeko edo ekoizteko orduan; kasu honetan, Amurrioko planta Indiako merkatuan sartu da, 50 milioi euroren truke. Bere zereginak, hain zuzen ere, lotura dauka Tubos Reunidoseko balio erantsiko hornigaiekin.
Bestalde, enpresa indiarra publikoa da, Bharat Heavy Electricals Limited (BHEL) izenekoa, hain zuzen ere. "BHELen zorrotzak dira egiten duten lanarekin, eta, horregatik, Tubos Reunidos kontratatzea erabaki dute, gure kalitateagatik eta berezitasunagatik", adierazi dute Amurrioko plantako ordezkariek.
Lanpostuen eskaintza
Nazioartekotasuna bultzatu ez ezik, proiektu berri honi esker, Tubos Reunidosen enplegu gehiago ere sortuko da. Bharatera eramango dituzten altzairuzko hodiak Amurrion fabrikatuko dira; horregatik, datozen hiru hilabeteetan lan plantilla hedatu egin daiteke. |