Azken eguneratzea: 2010eko abuztua

 
HILEKO GRAFIKOAK

Lanean dagoen biztanle kopurua ia %1 igo da EAEn

2010eko bigarren hiruhilekoan Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) lan-merkatuan 951.000 landun izan dira; hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean 8.400 landun gehiago izan da (+%0,9). Bestalde, EAEko langabezia tasa %9,1ekoa izan da, 2010eko lehen hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,2 puntu altuagoa, Eustaten datuen arabera.

Landunen eta langabetuen bilakaera aztertuta, aktibotasun tasa %56,1ekoa izan da 2010eko bigarren hiruhilekoan (aurreko hiruhilekoan baino 6 hamarren altuagoa), pertsona ez-aktiboak lan-merkatuan sartu direlako familiaren lan egoera zalantzazkoa zela ikusita, besteak beste. Izan ere, 10.900 pertsona ez-aktibo gutxiago izan da hiruhileko honetan.

Okupazioaren gehikuntzak batez ere emakumeengan izan du eragina: aurreko hiruhilekoan baino 5.500 emakume eta 2.800 gizon gehiago egon dira lanean.

Sektoreei dagokienez, Industrian 5.900 enplegu garbi gehiago izan dira, eta zerbitzuen sektorean 4.600 gehiago. Hala ere, nekazaritza sailean 1.300 enplegu gutxiago izan dira eta eraikuntzan 800 gutxiago.

Iturria: Eustat
 
 
 
 
BESTE ALBISTEAK
Eusko Jaurlaritzak gastu publikoa murrizteko neurriak zehaztu ditu
Bizkaiko Golkoko itsasoaren maila 49 cm igo liteke
Bilboko Portuaren emaitzak positiboak dira
CEOEk neurri berriak aurkeztu ditu krisiari aurre egiteko
EBren antxoaren inguruko planak ez dira ezagutuko irailera arte
Eroski taldeak milioi bat bezero baino gehiago ditu egunero
 
HILEKO GRAFIKOAK
Lanean dagoen biztanle kopurua ia %1 igo da EAEn
EAEko industriako prezioak %0,5 hazi dira
Banda zabal mugikorraren erabilera hazi egin da
 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK