EHEren aburuz, hurrengo urteetako familien arrisku edo kezka nagusia ez dira interes tipoak izango, baizik eta langabezia.
Era berean, EHEkoek nabarmendu dute interes tipoen igoerak, batez ere 2002-2006 urteren artean etxebizitza erosi duten pertsonei kalte egiten diela, baina Euriborraren jaitsierarekin pairatuko duten kostearen murrizketa nabaritzen ari dira. Hain zuzen ere, Euriborraren beherakadak hipoteka zorra %20an baino gehiago murriztu egin du.
Kutxak eta bankuen egoera
Espainian lan egiten duten banku, kutxa eta kooperatibeei emandako berankortasunaren kredituak otsailean %4 gainditu zuen eta %4,13an kokatzera ailegatu zen. Kopuru horretara iritsi zen azken aldia azaroaren 1996an izan zen.
Espainiako Bankuak argitaratutako datuen arabera, otsaileko berankortasun tasa duela lau urtekoa (1,04%) baino ia lau aldiz handiagoa da.
Aurrezki kutxei dagokienez, berankortasun tasa altuena izan duten instituzioak dira. 2009ko otsailean, kutxen ratioa %4,85era iritsi zen; 0,40 puntu gehiago aurreko hilabetarekin alderatuz. Abenduko tasa, aldiz, %3,79koa izan zen. Igoera hau krisiaren ondorioa da, gero eta enpresa edo partikular gehiago kredituei aurre egiteko arazoak baitituzte.
Kutxen atzetik, beti bezala, bankuak kokatzen dira. Kasu honetan, berankortasun tasa baxuagoa da, %3,44koa hain zuzen ere (2008ko abenduan baino 1,5 puntu gehiago).
Ikuspegi baikorra
Hala ere, Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioko (EAKK) zuzendari orokorrak, José Luis Olavarrietak, dioen bezala, berankortasun tasa martxoan baretu da (%4,6). “Datu hori ez da guztiz pozgarria, baina aurreko hilabeteetan izandako emaitzekin alderatuz ez dira hain datu txarrak”, esan du Olavarrietak.
“Ezin dugu ofizialki baieztatu hau aro berri eta hobeago baten hasiera denik, hiruhilekoen itxieretan sasoi-fenomenoak sortzen baitira”, argitu du EAKK-ko zuzendari orokorrak.
Olavarrietak aurreratu du Estatuak finantzietako sektorea bultzatzeko 920 milioi euro sartu dituela. Baita ere, oraindik Espainiako entitate finantzierorik ez direla berkapitalizatu agerian jarri du, “Gobernuak soilik parte hartu du Caja Castilla-La Manchako kasuan, likidezia hornituz”.
Hori dela eta, Olavarrietak ‘bidatz-orria’ eratzea aldarrikatu du, etorkizunean arazoak izan litzateken entitateei laguntza emateko estrategia edo planak aurrera eramateko. |