Azken eguneratzea: 2009ko abendua
ELKARRIZKETAK

Alex Gibelalde
Google-ko Marketin Produktuen arduraduna

Alex Gibelalde Google-ko Marketin Produktuen arduraduna da, eta gehienbat Espainia eta Portugalen egiten du lan. Batez ere, ETEen inguruko kontuetan aditua da, eta enpresa txiki eta ertainei laguntzen die Interneten leku garrantzitsua lortzeko. Sare birtualeko bilatzaileak ezinbesteko tresna bihurtu dira, batez ere Google ospetsua.

Alex Gibelalde

"Internetek ez du krisi bortitz honen eraginik jasan eta hazten jarraitu du"

Zergatik da gero eta garrantzitsuagoa enpresa guztiek webgune propioa izatea?

Interneten erabilera normalizatu egin da; gaur egun, naturala da informazioa bertan bilatzea. Bezeroek gure produktu edo zerbitzuak Interneten bilatzean gure enpresa agertzen ez bada, bezero hori konpetentziara joango da. Gainera, telebistan edo irratian egotea oso garestia zen ETEentzat; Internetek, inbertsio txiki batekin, bertan presentzia izateko aukera ematen digu.

ETEen kasuan, publizitatean edo teknologia berrietan egiten diren inbertsioak urriak dira; zein izan daiteke alternatiba?

ETEek Interneten egiten duten inbertsioa geroz eta handiagoa da. Bilatzailean, enpresa handiekin baldintza berberetan lehiatzeko aukera ematen da, eta ETEek emaitzak ikusten dituzte.

Normalean, Internet kontzertuetako sarrerak, hegaldiak edo oporrak erosteko erabiltzen dela iruditzen zaigu, baina gure esperientziak edozein produktutarako balio duela erakusten digu.

Enpresarientzat, eta batez ere ETEen kasuetan, Google-ren aldetik laguntza motaren bat existitzen al da Interneteko tresnak erabiltzen ikasteko?

Adibidez, Google Sites-ekinedoizenek sortu dezake webgune arrunt bat, Interneten presentzia izaten hasteko.

Publizitate arloan, Google AdWords-ekin, ETEak gure bilatzailean publizitatu daitezke. Publizitate programa hori bereziki ETEntzat da erabilgarria. Google AdWords ETEek autokudeatu dezaketen programa publizitarioa da. Modu honetan, ETEek ez dute beraien publizitatea kudeatzeko agentziaren beharrik, eta inbertsio aldetik oso errentagarria izan liteke.

Zein motatako enpresek egiten dute lan zuekin Euskadin?

Euskadin ditugun enpresa industrial askok Google AdWords erabiltzen dute beraien enpresa eta produktuak publizitatzeko. Gainera, programa honekin munduko edozein leku zein hizkuntzatan agertzeko aukera dute, inbertsio txiki batekin.

Zein da bilatzaileetan agertzen den publizitateak, edo sarean orokorrean azaltzen denak, funtzionatzeko formula?

Lehenik eta behin, argi utzi behar dira SEO eta SEM arloek dituzten desberdintasunak. Alde batetik, SEO (Search Engine Optimization) bilatzailean ahalik eta leku onenean agertzeko estrategiak dira. Google-n agertzea doanekoa da, eta ezin da bertan inongo eraginik izan.


Bestalde, bilatzaileen publizitatea dugu, edo SEM (Search Engine Marketing). Bertan, enpresek 'hitz klabe'-engatik enkantean egiten dute. Berdin dio zenbatekoa den aurrekontua; enpresek hitz klabe bakoitzagatik nahi duten enkantea egiten dute.

Egungo krisi ekonomiko-finantzarioari dagokionez, Interneten sektorean eraginik izan al du? Eta sarearen bidez egiten diren erosketetan?

Krisiak gure kontsumo ohiturak aldatu ditu, jendeak etxean denbora gehiago igarotzen du, gehiago informatzen da eta Internet-erabiltzaileak etengabe hazten ari dira. Horren ondorioz, Internetek ez du krisi bortitz hau jasan eta hazten jarraitu du.

Sarearen bidez egiten diren erosketetan, egoera antzekoa izan da. 2008an Espainia mailan kontsumoa asko jaitsi zen; sarean, ordea, aurreko urtearekin konparatuta, %39 igo ziren erosketak. Sarearen abantailak honakoak dira: askotan prezio hobeak aurkitu ditzakegu, konparazioak egiteko aukera ematen digu eta erabiltzaileak geroz eta seguruago sentitzen dira.

Beste behin krisia eta Internet kontuan hartuz, ETEen amaiera gertu egon daiteke? Gero eta jende gutxiagok egiten al du haien aldeko apustua?

Alderantziz, Euskadi edota Espainiako ekonomia ETEetan oinarritzen da; enpresen %97 baino gehiago ETEak dira. Sareak, gainera, enpresa handiekin demokratikoki konpetitzeko aukera ematen die, beraien nitxoak aukeratu eta bertan estrategikoki inbertitzeko.

Google-n aldetik, apustu handia egiten ari gara ETEetan; beraiek dira etorkizuna. Erakunde publikoekin aliantzak egiten ari gara ETEen ekonomiak sustatzeko eta Internet munduak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatzeko.

   
Itzuli
   
 
ADITUAREN IRITZIA
   
Idoia Mendia

Idoia Mendia
Justizia eta Administrazio Publikoetako sailburua

San Mames futbol-zelaiaren egoera

San Mames Barria aurrera eramateko baldintzen artean bi nagusitu ziren; alde batetik, estadio berriaren titulartasuna publikoa ere bihurtzea, eta, bestetik, azpiegituraren erabilera publikoa ere izatea, hori bai, beti Athletic-en beharretara moldatuz. Dena dela, zelai berriaren azpiegitura oso handia izango da, eta beste gune edo areto batzuk izango ditu hainbat ekintza gauzatu ahal izateko.

Guk eskatzen duguna da gune horiek erabilera publikokoak izatea eta hiritar guztien interesa asetzea, azken finean beraiek baitira ordainduko dutenak.

Aurrekontuari edo diruari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak urtero egingo dituen ekarpenak bere aukeraren araberakoak izango dira. Hori dela eta, 2010ean egingo den ekarpena urria izango da, euskal ekonomia momentu latza ari baita bizitzen.

Futbol taldearen borondatea, Jaurlaritzak ere konpartitzen duena, 2018an lanak amaitzea da.

 



 
 

 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK