Azken eguneratzea: 2009ko Apirila
ELKARRIZKETAK

Eneko Claramonte
Bizkaiko RDT Ingenieros-en zuzendaria

"Gure fakturazioaren %6 I+Gra bideratzen dugu"

Eneko Claramonte RDT Ingenieros-en Bizkaiko Bulegoko zuzendaria da. RDT Ingenieros 2006ko urrian eratu zen Bilbon; gerora, 2007ko irailean beste bulego bat ireki zuten Bartzelonan (Barcelona Activa-ren laguntzarekin). Hedapen horren azken urratsa pasa den urteko maiatzean eman zen, Madrilen irekitako bulegoarekin, Imade-ren laguntzarekin.
RDTren aktibo nagusia bertan lan egiten duten pertsonak dira, eta beste ingeniaritzetatik desberdintzen dutenak akziodunak dira, kasu honetan, langileak baitira akziodunak. Enpresa gazte honen ibilbidea eta egoera ezagutzeko, Eneko Claramonterekin hitz egin dugu; berak kontatu digu zein den RDTren egoera krisi garai honetan, beste gauza batzuen artean.

Eneko Claramonte

Gaur egun, krisi garaian murgilduta gaudela, zeintzuk dira RDT Ingenieros-en aurreikuspenak urte honetarako?

Egin ditugun iragarpenak onak dira; RDT prest dago krisiari aurre egiteko. Dena den, krisiak eragina izango du gure enpresan eta bezeroengan, jakina. Hala ere, RDT Ingenieros-en bi urte baino gehiago daramatzagu egoera honetarako prestatzen, zehazki, 3 ikuspuntu desberdinetan: ekonomikoki, sektore desberdinen dibertsifikazioan eta markaren onespenean.

Ikerkuntza eta garapenari dagokionez, ze garrantzi ematen diozue RDTn gai honi?

Gutxi gorabehera gure fakturazioaren %6 I+Gra bideratzen dugu. Bi ikerkuntza mota eramaten ditugu aurrera: batak ingeniaritzaren metodologiarekin dauka lotura; horri esker, eraginkor eta lehiakorragoak izan gaitezke. Bestea produktu berrien sorkuntzan edo ingeniaritzarekin zerikusia duten zerbitzuetan zentratzen da.

Eta gizartean, orokorrean, zein garrantzi du I+Gk?

RDT Ingenieros hiru gizarte desberdinetan banatzen den elkartea da: Euskadin, Katalunian eta Madrilen. Gizarte bakoitzak bere aurrekontua eta gidalerroa ditu I+Gren inguruan. Hau da, lurralde bakoitzeko zuzendari edo arduradunak bere ukitu pertsonala ematen dio enpresari, eta erabakietan guztiz askeak gara.

Esan duzun bezala, RDT Estatuko 3 lurralde desberdinetan hedatu da azken urte hauetan zehar; etorkizunari begira, pentsatuta duzue hedapen edo zabalkuntza honekin jarraitzea?

Adibidez, gaur egun 50 ingeniari baino gehiago ditugu Euskaditik kanpo lan egiten. Beste alde batetik, pasa den urtearen amaieran ÒRDT EngineersÓ marka komunitarioa erregistratzea lortu genuen. Marka horren xedea atzerrian proiektu berriak irekitzea da. Horregatik, zehazki, gure helburua 2009. urtea bukatu baino lehen 10 ingeniari atzerrira eramatea da, bertan nazioarteko proiektu berrietan parte hartzeko edo proiektu berriak lortzeko.

Enpresaren plantilla gaztea izateak abantaila handiak izango ditu; zer deritzozu?

Gure ingeniarien batezbesteko adina 30 urte ingurukoa da, hots, baditugu ingeniari oso gazteak 3 urteko esperientziarekin, eta, bestalde, badaude 10 urte baino gehiago daramaten ingeniariak ere. Abantailarik nabarmenena izan daiteke ez dutela aurrez pentsaturiko ideia edo iritzirik, eta, horrela, azkarrago hartu dezakete RDTren filosofia. RDTn bikaintasun edo gorentasunari ematen diogu lehentasuna. Hemen ez dago kontrolatzailerik; bakoitzak bere lana egiten du presio barik, eta langile edo ingeniari bakoitzak bere ardurak ditu eta bere proiektuen arduraduna da. Ez da beharrezkoa norbait gainean izatea, RDTn independenteak gara.

Ingeniaritzaren zein sektore lantzen dituzue gehienbat?

Batez ere aeronautikan, automozioan, energia berriztagarrietan eta talde ondasunetan zentratzen gara. Urte honi begira, RDT Ingerieros-en helburua sektore gehiagotara iristea da, hau da, negozioaren dibersifikazioa. Dena den, uste dut gure kokapena, sektore eta bezeroei dagokienez, ez dela batere txarra.

Krisiaren gaia berreskuratuz, eragina izan du zuengan edo zuen sektoreren bat kaltetua izan da krisi ekonomiko-finantzarioagatik?

Egia esanda, gehienbat automozioko proiektuetan nabaritu dugu krisi honen eragina. Arrazoia, batez ere, lantzen ditugun ibilgailuetan datza. RDTn ibilgailu berriekin lan egiten dugu, eta auto hauen ekoizpena gaur egun geldirik dago. Horregatik, automozioan beste sektoreetan baino galera gehiago izan ditugu. Dena den, zorionez, gure fakturazioaren alderdi hori gainontzeko sektoreen gorakadarekin orekatzen da, aeronautika edo energiarekin, esaterako.

Esango zeniguke, mesedez, zein neurri hartuko zenituzkete RDT Ingenieros-etik zenbait sektore kaltetzen ari den krisi hau gelditzeko?

Bizkaiko bulegoari dagokionez, lehenengo neurria izango litzateke gobernu sendo eta tinko baten sorrera. Ideia eta ekimen berriak sortu, batez ere I+Gn gehiago inbertitu, langi-leak trebatzeko ikastaroak antolatu, ekintzaileari proiektu berrietan lagundu eta diru-laguntza gehiago eman, langabeen kualifikazioa handitu ikastaro desberdinekin, e.a. Azken finean, helburua da enplegatu eta enpresek prestakuntza handiagoa izatea, horrela, krisitik irteteko garaian, prest egongo gara proiektu onenak eskuratzeko.

 

BESTE ELKARRIZKETAK
Marcos Muro
Bilbao Turismoko zuzendari nagusia

Esteban Gil
El Cobrador del Frac-eko Iparraldeko Zonaldeko kudeatzailea



Marian Elorza
Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze Zuzendaria

Jon Aldaiturriaga
Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko kudeatzailea

Pello Gonzalez
Gipuzkoako Ekonomia eta Ogasun Departamentuko foru diputatua


Aitor Soloeta
Getxoko Udaleko Ekonomia Arduraduna

"Krisialdiak ez ditu ekarriko, halabeharrez, komertzioen itxierak"


Mikel Madariaga
APD Iparralde zonaldeko Presidentea

"Euskal enpresaburuari komertzialagoa
izatea falta zaio"


Eusebio Larrazabal
Bizkaiko Foru Aldundiko Lana eta Trebakuntzarako Diputatua

"Askotan proiektu bat ez da bideragarria
izaten merkatua ezagutzen ez dugulako"


Imanol Pradales
Bizkaia:xedeko Zuzendaria

Xabier Maidagan
CIC marGUNEko Zuzendaria

"Eskulan merkearekin konpetitzeko modu bakarra bereiztea da, hobea izatea"


Erramun Osa
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Koordinatzailea

Jose Maria Iruarrizaga
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatua

"Inork ez du gustuko ordaintzea baina
solidarioak izan behar gara"


Ana Aguirre
Eusko Jaularitzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua

Pedro Luis Uriarte
INNOBASQUEko Zuzendaria

 
   
   
   
 
ADITUAREN IRITZIA
   
Jose Luis Jimenez Brea

Jose Luis Jimenez Brea
Innobasqueko Eraldakuntza Enpresarialaren zuzendari nagusia

Nazioartekotzearen garrantzia

Euskadiren nazioartekotzea Espainiako Estatuarenarekin alderatzen badugu, baiezta dezakegu euskal enpresen nazioartekotzea Estatukoa baino handiagoa dela. Enpresa hauen artean bi talde bereizi ditzakegu; alde batetik, nazioartekotzearekin hasten diren enpresak, hau da, aurrera egiteko laguntza edo kolaborazioak behar dituzten enpresak (baliabide eta esperientzarik gabekoak). Bestalde, etapa hori gainditu duten enpresak daude; honakoek arrakasta handia daukate Euskadin, baina lehenengo taldean kokatzen diren enpresen portzentajea igo egin behar dugu.

Nazioartekotzearen inguruko erabakiak pertsonek hartzen dituzte; beraz, beharrezkoak dira hainbat aldaketa bai gizartean zein kulturan. Europako beste herrialdeetan, adibidez, enpresek honen inguruko erabakiak hartzen dituzte era naturalean; Euskadin, oraindik ez gara aldi horretara iritsi. Egun ez da nahikoa merkatu lokalarekin, enpresek harago begiratu behar dute eta nazioarteko merkatuan burua sartu, mundu osoko merkatuekin lehian sartzeko eta nagusitzeko aukera izateko.

Krisiari dagokionez, argi dago fenomeno honek eragina izan duela nazioartekotzean; izan ere, gaur egun martxan jartzekoak ziren zenbait proiektu edo ekimen ez dira aurrera eraman krisia dela-eta. Baina, bestalde, merkatu lokal edo nazionalek beherakada nabarituko dute euren salmentetan, eta horrek nazioartekotzea bultzatuko du, hots, krisiak hain gogor jotzen ez duen lurraldeetan enpresak hedatu egingo dira.

 
Jon Sustatxa
Lan Ekintzako presidentea

Sergio Etxebarria
BILBAOCENTRO elkarteko presidentea
Bilboko Komertzioaren egoera

Miguel Sáenz de Viguera
Innobasqueko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularia

Berrikuntzaren beharra


Jesús Murga
IZAITEko Presidentea

ETEak eta
Garapen Jasangarria


Juan Alberto Arranz
Conta/3 SL Aholkularitzako Ekonomialaria

Jon Landeta
EHUko Enpresari Aplikaturiko Ekonomia Institutuaren Zuzendaria

Isabel Mera
Norbolsako analista



 


 
 

 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK