Azken eguneratzea: 2009ko Apirila
ELKARRIZKETAK

Jorge Unda
SENER Ingeniera y Sistemas S.A.ko
zuzendari nagusia

"Gure enpresatik, mundu osora zabaldu nahi ditugu eguzki-energiako plantak"

Jorge Unda SENER Ingenier’a y Sistemas S.A.ko zuzendari nagusia da, eta ondorengo elkarrizketan adierazi duenez, krisiak ez du hainbeste kaltetu bere enpresa. SENER ingeniaritzaren arloko Espainiako lehenengo enpresa izan zen; hasiera batean, beraien xede bakarra ontzi-ingeniaritza lantzea zen, baina denbora pasa ahala, handituz joan dira, eta munduko gune desberdinetara hedatu dira. 1985. urtetik aurrera beste hiru sailetan zentratu ziren SENERekoak: ingeniaritza, industria aeroespaziala, eta energia eta ingurumena.

Jorge Unda

2006an, SENERek 50 urte bete zituen. Urteurren honen balantzea eginez gero, zein lorpenez sentitzen zarete harro eta zeintzuk dira zuen enpresan etorkizunerako dituzuen aurreikuspenak?

SENER 1956. urtean sortu zen ontzi-ingeniaritza bezala, baina gaur egun 4.800 profesional eta 920 milioi euroko fakturazioa duen teknologia eta ingeniaritza taldea da. Gure historian zehar, SENERek berriztapenera bideratu ditu esfortzu guztiak.

Gure enpresak ingeniaritzaren ekintza guztiak batzen ditu; horrez gain, energia eta ingurumenaren inguruko konpainietan parte hartzen du, eta industria aeroespazialean baita ere. Baditugu enplegatu eta bulego ugari hainbat lekutan, adibidez: Madril, Bartzelona, Buenos Aires, Aljer, Lisboa, Okayama (Japonia), e.a. SENER erreferentzia bihurtu da bai Estatuan, baita nazioarte mailan ere. Bestalde, irtenbide berriztatzaileak proposatzen ditugu, eta %10 inguruko inbertsioa egiten dugu I+G+i delakoan.

Etorkizunari begira, espero dugu egoera berean mantentzea, berriztapenekin, eta nazioarteko ingeniaritzan erreferentzia izaten jarraitzea.

Espainiako Estatuak CO2ko isurketak murriztu behar ditu Kyotoko protokoloa betetzeko eta Europar Batasunarekin duen konpromisoa mantentzeko; energia garbiek izan daitezke irtenbidea energia-politika hau aldatzeko?

Bai, zalantzarik gabe hori izan daiteke irtenbideetako bat. Energia eta ingurumen sailetik Torresol Energyko ekimena proposatu dugu; horrela, mundu osotik hedatu nahi ditugu eguzki-energiako plantak. Hala ere, inbertsioa kontuan hartzekoa da, baina denbora pasa ahala, kostuak murriztu egingo dira eta mota honetako energiaren errentagarritasuna handitu egingo da.

Jorge Sendagortak, SENEReko presidenteak, energia nuklearra Espainiara laster helduko dela adierazi du. Uste duzue energia nuklearra irtenbiderik zuzenena dela petrolioaren menpekotasuna saihesteko?

Alternatiba bat da, baina ez bakarra; beste aukera bat energia berriztagarriak izan daitezke. Kontuan hartu behar dugu oraindik ezin ditugula hondakin nuklearrak birziklatu, baina, denborarekin, teknologiak hori guztia posible egingo du. Energia nuklearra alternatiba zuzen bat izan daiteke; Europako hainbat estatu aukera hau planteatzen ari dira.

Krisia dela eta, inbertsioak gibelatzen dira edo proiektu berriak atzeratzen dira?

Gure kasuan, 2008. urtea marka onarekin itxi dugu, eta aurten ondo defendatu ahal izatea espero dugu. SENERen dibertsifikazioa oso positiboa da: Espazioa, Aeronautika, Kontrol eta Ekintza Sistemak, Ontzi Ingeniaritza, Energia eta Prozesuen Plantak, eta Ingeniaritza Zibil eta Arkitekturako sektorea. Egia esanda, nazioartean ezaguna den enpresa bat izateak ere laguntzen digu; izan ere, lehen azaldu dudan bezala, munduko hainbat gunetan gaude: Europa, Hego Amerika, Afrikako iparraldea, e.a. Horrek guztiak lagundu egiten digu krisi garaian ez erortzen.

Nola darama SENERek abagune ekonomikoa?

Lasaitasunez eta kontu handiz, 50 urte hauetan izan ditugun baloreak mantenduz eta errespetatuz, gure proiektu-multzo garrantzitsuari esker ibilbide zuzena daramagu. Era berean, oso garrantzitsuak dira berriztapena, kalitatea, bezeroengan dugun arreta, eta SENERen lan egiten dugunon arteko laguntasuna.

SENER Elkarteak Hego Amerika eta Europako Ekialdeko ingeniari berrientzako bekak ematen ditu. Espainiar Estatuan ingeniariak falta al dira?

SENER Elkartea Sendagorta familiaren ekimena da, 2003an sortutakoa. Elkartearen helburua ingeniaritzako ikasleen prestakuntza osatzea da; gehienbat baliabide gutxi dituzten herrialdeetako ikasleetan zentratzen gara. Elkarteak aukeratzen dituen ikasleek ikasketak non egin nahi dituzten aukeratu dezakete, gerora praktikak SENERen egiteko. Dena den, horrek ez du esan nahi etorkizunean gure enpresan lan egingo dutenik, baina egia da aukera ona dela gure plantillan lan egiteko. SENER Elkarteak ingeniaritza proiektuak ere finantzatzen ditu, eta sari-banaketak antolatzen ditu.

Bigarren galderari dagokionez, erantzuna baiezkoa da; Espainian ingeniari falta dago, batez ere esperientzia duten ingeniariak. Gutxienez, krisiaren aurretik eskaera eskaintza baino handiagoa zen.

Estatuko unibertsitateetan gero eta ikasle gutxiago matrikulatzen dira. Unibertsitateek prestakuntza aproposa ematen dute?

Espainiako eskolen heziketaren kalitatea ona dela uste dut, baina agian hobetu egin behar dira. Azken bolada honetan, nabaritu dugu lizentziatu berri diren ikasleen maila nahiko baxua dela; behinik behin, SENERera heltzen direnek gero eta kualifikazio gutxiago izaten dute, eta hori, nire ikuspuntutik, oso kezkagarria da.

Bestalde, prestakuntzari dagokionez, unibertsitateek, orokorrean, ikasleen analisi, sintesi eta sormen gaitasunak garatu behar dituzte. Gerora, urteak pasa ahala, enpresetan edo lanpostu desberdinetan lortuko dute espezializazioa.

Momentu honetan zein da euskal ingeniaritzaren osasuna? Eta, orokorrean, Estatukoarena?

Oso osasun ona, zalantzarik gabe. Estatuan eta, zehazki, Euskadin, ingeniaritza enpresa handiak eta osasuntsuak daude, mundu osoko herrialde desberdinetan zehar proiektuak aurrera eramaten dituztenak.

Duela hilabete batzuk, Eusko Jaurlaritzari besterendu zaio I+G arloko eskumena. Zuek, adibidez, portzentaje garrantzitsu bat inbertitzen duzue ikerketa eta garapenean. Zein mesede egiten die horrek SENER bezalako euskal enpresei?

I+G politika aurrera eramaten duten instituzioen gorakada ona da.

Industrian, herrialde batzuek gorakada izugarria izan dute azken urte hauetan, esaterako, India eta Txinaren BPG igo egin da. Nola egin aurre asiar erraldoi hauei?

Txina eta Indiako aurrerapena eta haien sarrera "lehenengo munduan" oso azkarra izaten ari da, eta, aldi berean, beharrezkoa. Nire ustez, aukera bezala ikusi behar dugu, eta ez mehatxua izango balitz bezala. Era berean, kontuan izan behar dugu sarrera honekin merkatu berriak irekitzen direla. Gauzak horrela, gure produktuak milioika pertsonarengana iritsi daitezke.

Tarifa erregulatua desagertzearen ondorioz, elektrizitatea %50 garestitu da industriaren sektorearentzat. Kaltetuak izan zarete neurri berri horren ondorioz?

Kostuen gorakada inoiz ez da berri positibo edo ona izaten; hala ere, kasu honetan, ez dugu energia asko kontsumitzen, eta, beraz, neurri berri horrek guri ez digu hainbeste eragiten.

 

BESTE ELKARRIZKETAK
Marcos Muro
Bilbao Turismoko zuzendari nagusia

Esteban Gil
El Cobrador del Frac-eko Iparraldeko Zonaldeko kudeatzailea



Marian Elorza
Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze Zuzendaria

Jon Aldaiturriaga
Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko kudeatzailea

Pello Gonzalez
Gipuzkoako Ekonomia eta Ogasun Departamentuko foru diputatua


Aitor Soloeta
Getxoko Udaleko Ekonomia Arduraduna

"Krisialdiak ez ditu ekarriko, halabeharrez, komertzioen itxierak"


Mikel Madariaga
APD Iparralde zonaldeko Presidentea

"Euskal enpresaburuari komertzialagoa
izatea falta zaio"


Eusebio Larrazabal
Bizkaiko Foru Aldundiko Lana eta Trebakuntzarako Diputatua

"Askotan proiektu bat ez da bideragarria
izaten merkatua ezagutzen ez dugulako"


Imanol Pradales
Bizkaia:xedeko Zuzendaria

Xabier Maidagan
CIC marGUNEko Zuzendaria

"Eskulan merkearekin konpetitzeko modu bakarra bereiztea da, hobea izatea"


Erramun Osa
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Koordinatzailea

Jose Maria Iruarrizaga
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatua

"Inork ez du gustuko ordaintzea baina
solidarioak izan behar gara"


Ana Aguirre
Eusko Jaularitzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua

Pedro Luis Uriarte
INNOBASQUEko Zuzendaria

 
 
ADITUAREN IRITZIA
   
Jose Luis

Jose Luis Jimenez Brea
Innobasqueko Eraldakuntza Enpresarialaren zuzendari nagusia

Nazioartekotzearen garrantzia

Euskadiren nazioartekotzea Espainiako Estatuarenarekin alderatzen badugu, baiezta dezakegu euskal enpresen nazioartekotzea Estatukoa baino handiagoa dela. Enpresa hauen artean bi talde bereizi ditzakegu; alde batetik, nazioartekotzearekin hasten diren enpresak, hau da, aurrera egiteko laguntza edo kolaborazioak behar dituzten enpresak (baliabide eta esperientzarik gabekoak). Bestalde, etapa hori gainditu duten enpresak daude; honakoek arrakasta handia daukate Euskadin, baina lehenengo taldean kokatzen diren enpresen portzentajea igo egin behar dugu.

Nazioartekotzearen inguruko erabakiak pertsonek hartzen dituzte; beraz, beharrezkoak dira hainbat aldaketa bai gizartean zein kulturan. Europako beste herrialdeetan, adibidez, enpresek honen inguruko erabakiak hartzen dituzte era naturalean; Euskadin, oraindik ez gara aldi horretara iritsi. Egun ez da nahikoa merkatu lokalarekin, enpresek harago begiratu behar dute eta nazioarteko merkatuan burua sartu, mundu osoko merkatuekin lehian sartzeko eta nagusitzeko aukera izateko.

Krisiari dagokionez, argi dago fenomeno honek eragina izan duela nazioartekotzean; izan ere, gaur egun martxan jartzekoak ziren zenbait proiektu edo ekimen ez dira aurrera eraman krisia dela-eta. Baina, bestalde, merkatu lokal edo nazionalek beherakada nabarituko dute euren salmentetan, eta horrek nazioartekotzea bultzatuko du, hots, krisiak hain gogor jotzen ez duen lurraldeetan enpresak hedatu egingo dira.


Jon Sustatxa
Lan Ekintzako presidentea

Sergio Etxebarria
BILBAOCENTRO elkarteko presidentea
Bilboko Komertzioaren egoera

Miguel Sáenz de Viguera
Innobasqueko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularia

Berrikuntzaren beharra


Jesús Murga
IZAITEko Presidentea

ETEak eta
Garapen Jasangarria


Juan Alberto Arranz
Conta/3 SL Aholkularitzako Ekonomialaria

Jon Landeta
EHUko Enpresari Aplikaturiko Ekonomia Institutuaren Zuzendaria

Isabel Mera
Norbolsako analista



 


 
 

 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK