Azken eguneratzea: 2009ko Ekaina
ELKARRIZKETAK

Manuel Martín-Muñío

 

Manuel Martín-Muñío
Norbolsako zuzendaria

"Jendeak gero eta gutxiago kontsumitzen du"

NORBOLSA 1989ko uztailaren 13an eratu zen, garai hartako sei euskal Kutxen laguntzarekin (BBK, Kutxa edo Vital, esaterako). Haien helburuak Bilboko Burtsa areagotzea eta inbertsio-zerbitzuen sailean lankidetza proiektua garatzea ziren. Maiatzean, Norbolsak bere XX. urteurrena ospatu du; egungo egoera ezagutzeko eta bere historiaren balantzea egiteko, Manuel Mart’n-Mu–’orekin, Norbolsako zuzendariarekin, hitz egin dugu.

Ze eragin izan du gaur egungo egoera ekonomiko-finantzarioak Norbolsaren gainean?

Norbolsa merkatuen aktibitate geldoarengatik kaltetua izan da, baina pozik gaude ateratako emaitzekin, 2008an gure negozioaren modeloa berretsi baitugu. Horrez gain, Bilboko Burtsan, rankingaren hirugarren postuan gaude, eta Euskadiko zor publikoaren segmentuan liderrak gara.

Bestalde, joan den urtean, 2006-2010eko plan estrategikoaren barruan, hainbat ekintza egin ditugu; horrekin batera, Norbolsa entitate liderra bihurtu da bezero instituzional eta partikularrei eskainitako balore gehigarriaren zerbitzugintzan.

Zure aburuz, zeintzuk dira Norbolsaren aurreikuspenak urte honetarako?

Egun, 30 instituzio finantzariok baino gehiagok egiten dute lan Norbolsarekin batera, eta, beraien iritziz, Norbolsak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea ezin hobea da; beraz, gure ustez, gure jarrera zuzena da, krisiari aurre egin ahal izateko eta krisia bukatu bezain laster hazteko aukera izateko.

Esaterako, ekonomiari dagokionez, otsaila eta martxoa oso negatiboak izan dira, baina horiek daturik katastrofikoenak izango dira; beraz, hemendik aurrera datorrena ona edo positiboa izango da. Hori guztia merkatuen aktibitatearen hazkundean islatzen da; hori dela eta, posible da urtean zehar datuak gora egitea, baina zaila da aurreikuspenak egitea.

Adibidez, Kataluniako Ramón Llul Unibertsitateko katedradun baten arabera, 2012. urtera arte krisia ez da amaituko; iritzi horrekin ados al zaude?

Ezin dugu krisi bakar baten inguruan hitz egin, zenbait krisi baitaude: finantzarioa, ekonomikoa, eta abar, eta herrialde bakoitzean bizi den egoera desberdina da.

Bereziki, krisi finantzarioaren kasuan, egoera aurreratuago dago. Dena den, oraindik goiz da krisiaren amaierari buruz hitz egiteko; lehenengo eta behin, beharrezkoa da inbertsio-banku handiek eta aseguru-etxeek, besteak beste, euren balantzeetan galerarik ez dagoela egiaztatzea.

Halaber, kontuan izan behar dugu lehenengo AEBen susperraldia eman behar dela; bertan hasi zen krisia, eta amaiera ere AEBetan hasiko da.

IBEX35ak burtsan izandako beherakadaren ostean, nola erantzuten dio Norbolsak aldaketa honi?

2008ko jaitsieren ondoren (%40 ingurukoak), burtsek beherakada berriekin hasi zuten 2009a. Dena dela, azken aste hauetan galera horiek berreskuratzen ari dira, eta egungo indizeak eta 2008ko amaierakoak antzekoak izaten ari dira.

Gure helburua ez da epe laburrean errekuperazio azkarra izatea; denbora beharrezkoa da krisi batetik ateratzeko. Gainera, kontuan izan behar dugu, baita ere, Europako burtsa-balorazioak izandako emaitzak historikoki baxuenetarikoak izan direla (%25eko beherakada 2009an).

2008an ateratako irabaziak aurreko urtekoak baino %50 txikiagoak izan dira, baina gainontzeko konpainia edo enpresekin alderatuz, datua ez da hain negatiboa; ze balantze egiten duzue beherakada horri dagokionez?

Norbolsa indartua ateratzen da negozioaren ereduan eta merkatuaren posizionamenduan. Lehen esan dudan bezala, gure sektoreak asko sufritu du azken urte honetan; hainbat lehiakidek galera izugarriak izan dituzte. Horregatik, 2008an izandako emaitza positiboa dela uste dugu, galerarik izan ez dugulako. Norbolsa Estatuko burtsen arteko burtsa-konpainia errentagarrienetarikoa da, eta merkatuan sendotu egin gara.

Joan den urtean, teknologia berrien aldeko apustua egiten jarraituko zenutela ziurtatu zenuten; berrikuntza horrek jada bere fruituak eman ditu?

Bai, noski. Norbolsa broker berria garatu dugu Interneten, diseinu berria dauka eta funtzionaltasun berriak ere gehitu dira, haien artean: erabiltzaileek pertsonalizatu ahal duten Home-a (edo ataria), widget finantzarioa, RSS, Podcast, NAN elektronikoa, e.a.

Berrikuntza teknologikoari esker, zerbitzu berriak eskain ditzakegu, erabateko kustodia edo balore-mailegua, esaterako.

Horren ondorioa izan daiteke Norbolsako bezeroak egonkorrak eta leialak direla.

Aurten XX. urteurrena ospatzen duzue; zein da zuen balantzea Norbolsak izandako eboluzioaren inguruan?

Joan den hilabetean, maiatzaren 18an, urteurrena ospatu genuen Guggenheim Bilbao museoan, eta egindako balantzea positiboa dela ziurtatzen dugu. Hogei urtean zehar arrakasta handia izan dugu, eta faktore hauek esandakoa baieztatzen dute: Espainiako Estatuko burtsa-konpainiarik errentagarrienetarikoena da; bertan lan egiten duten profesionalak eraginkorrak dira eta horren froga zerbitzuen bikaintasun eta gorentasunean islatzen da; berrikuntza teknologikoaren aldeko apustu garbia egin dugu eta xede horrekin aurrera jarraituko dugu; eta hainbat instituzio finantzariorekin lan egiten dugu.

   
 

BESTE ELKARRIZKETAK
Jose Luis Segura
EKA/OCUVeko komunikazio arduraduna

Marcos Muro
Bilbao Turismoko zuzendari nagusia

Esteban Gil
El Cobrador del Frac-eko Iparraldeko Zonaldeko kudeatzailea



Eneko Claramonte
Bizkaiko RDT Ingenieros-en zuzendaria


Marian Elorza
Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze Zuzendaria

Jon Aldaiturriaga
Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko kudeatzailea

Pello Gonzalez
Gipuzkoako Ekonomia eta Ogasun Departamentuko
foru diputatua


Aitor Soloeta
Getxoko Udaleko Ekonomia Arduraduna

"Krisialdiak ez ditu ekarriko, halabeharrez, komertzioen itxierak"


Mikel Madariaga
APD Iparralde zonaldeko Presidentea

"Euskal enpresaburuari komertzialagoa
izatea falta zaio"


Eusebio Larrazabal
Bizkaiko Foru Aldundiko Lana eta
Trebakuntzarako Diputatua

"Askotan proiektu bat ez da bideragarria
izaten merkatua ezagutzen ez dugulako"


Imanol Pradales
Bizkaia:xedeko Zuzendaria

Xabier Maidagan
CIC marGUNEko Zuzendaria

"Eskulan merkearekin konpetitzeko modu bakarra bereiztea da, hobea izatea"


Erramun Osa
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Koordinatzailea

Jose Maria Iruarrizaga
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatua

"Inork ez du gustuko ordaintzea baina
solidarioak izan behar gara"


Ana Aguirre
Eusko Jaularitzako Industria, Merkataritza eta
Turismo Sailburua

Pedro Luis Uriarte
INNOBASQUEko Zuzendaria


   
 
ADITUAREN IRITZIA
   
Jokin Garatea

Jokin Garatea
GAIAko Nazioartekotze Saileko zuzendaria

Atzerrian lana sortzen duten euskal enpresak

Gaur egun, euskal enpresek 15.000 pertsonari ematen diete lana atzerrian. Kopuru hori, gainontzeko Estatuko lurraldeekin alderatuz, altua da, baina handitzeko aukerak daude. Beste herrialdeetan gure produktu edo zerbitzuak saldu behar ditugu; atzerrian saltzea eta langile-plantillak handitzea edozein enpresa edo konpainiaren helburuen artean egon behar dira. Baina ez bakarrik lehiakortasunean parte hartzeko, baizik eta bizi ahal izateko eta gure enpresak aurrera jarraitu ahal izateko.

Euskadiri dagokionez, kanpoan lana sortzen duten enpresen erdiek Gipuzkoan dute jatorria. Kooperatibak EAEko hiru lurralde historikoetatik sakabanatuta daude, baina guztiok dakigun bezala, batez ere Gipuzkoan egoten dira mota honetako enpresak.

Bestalde, kanpoan zabaldu diren euskal enpresen artean, %63 Amerikan daude kokatuta. Horren arrazoi nagusia kultura eta hizkuntza da; dena den, Euskadi gero eta prestatuago dago, baina orokorrean arazorik nabarmenena hizkuntza ingelesa da. Izan ere, badirudi Asiako herrialdeak XXI. mendeko potentzia ekonomiko berriak izango direla, gehienbat India. Euren heziketa-elementuak anglosaxoniarrekin lotuta daude, eta euren negozio eredua oso amerikarra da, indiar askok AEBetan ikasi dute eta.

Azken batean, esportatzea ez da erraza; beti diote oso inportantea eta beharrezkoa dela, baina inbertsio eta finantzarik gabe ez dago ezer egiterik.

 
Jorge Aio
BilbaoCentroko kudeatzailea

Jose Luis Jimenez Brea
Innobasqueko Eraldakuntza Enpresarialaren zuzendari nagusia

Jon Sustatxa
Lan Ekintzako presidentea

Sergio Etxebarria
BILBAOCENTRO elkarteko presidentea
Bilboko Komertzioaren egoera

Miguel Sáenz de Viguera
Innobasqueko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularia

Berrikuntzaren beharra


Jesús Murga
IZAITEko Presidentea

ETEak eta
Garapen Jasangarria


Juan Alberto Arranz
Conta/3 SL Aholkularitzako Ekonomialaria

Jon Landeta
EHUko Enpresari Aplikaturiko Ekonomia Institutuaren Zuzendaria

Isabel Mera
Norbolsako analista



 
 

 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK