Azken eguneratzea: 2009ko Maiatza
ELKARRIZKETAK

Esteban Gil
El Cobrador del Frac-eko Iparraldeko Zonaldeko kudeatzailea

"Gure kasuen %70ek arrakasta izaten du"

Frac

Krisi garaian enpresa batzuek inoiz baino hobeto egiten dute aurrera; eredu argi bat El Cobrador del Frac izan daiteke. Berankorren kopurua igo egin da azken bolada honetan, eta horrek lan gehiago dakarkio negozio honi. Espainiako Estatuan ez ezik, Portugal eta Frantziako zenbait hiritan ere zabaldu da kobratzeko era hau. Esteban Gil Espainiako Iparraldeaz arduratzen da eta azken hilabeteetan inoiz baino lan gehiago izaten ari da.

 

Guztiok noizbait entzun dugu El Cobrador del Frac-en inguruko zerbait, baina zeintzuk dira zehazki zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak?

Bi motatan bana ditzakegu zerbitzuak; alde batetik, zorren kobrantza edo ordaingabeak; eta, bestetik, prebentzio zerbitzua. Azken horretarako, datu-base bat daukagu, eta, bertan, urte hauetako guztietako zorrak bildu dira.

Zorrak kobratzeko orduan, normalean arrakasta izaten duzue eta aurreikuspenak betetzen dituzue?

Batez ere zor berankorra lantzen dugu, eta, horien artean, gehienbat, urte bat baino gehiago duten zorrekin lan egiten dugu. Gure enpresak arrakasta handia du; %70aren gainetik gaude. Horrek ez du esan nahi zor guztien %100 berreskuratzen dugunik, baizik eta gure kasuen %70ek arrakasta izaten duela eta zor osoa edo gutxienez zati bat berreskuratzen dugula.

Krisi garaian berankortasun tasa igo da; nabaritu al duzue El Cobrador del Frac-en?

Bai. Joan den urteko irailetik, eskaera igo egin da, eta Iparraldeko zonaldean eskaera hori bikoiztu egin dugu, aurreko urtearekin alderatuz. Jendea urduriago dago, eta norbaitek bi egunean bere zorra ordaintzen ez badu, kobratzaileak laster deitzen digu.

Seguruenik, sektore desberdinetako bezeroak dituzue, baina esango zeniguke zein den sektorerik nagusiena Euskadiko El Cobrador del Frac-entzat?

Euskadin, Espainiako Estatuan bezala, eraikuntzaren sektorea izaten ari da nagusiena. Hemendik aurrera, edozein sektorek izan ditzake zorrak. Kate bat izango balitz bezala funtzionatzen du mundu honek; eraikuntzarekin hasi eta gainontzeko sektoreak banan-banan erortzen dira.

Euskadin dauden berankorrak Estatukoekin alderatuz, ze balantze egingo zenuke? Negozio honek arrakasta handiagoa du hemen Espainian baino?

El Cobrador del Frac Espainia osoan eta Portugalen ere badago. Ni Iparraldeko zonaldeaz arduratzen naiz, eta hemen izaten ditugun emaitzak oso antzekoak dira. Estatu osoan eta Portugalen berdin gertatzen dela esango nuke; lan egiteko era berdina da eta horrek dakar emaitzak ere berdinak (edo antzekoak) izatea.

Eta Euskadiri dagokionez, esango zeniguke zein lurralde historikotan dagoen berankor tasarik handiena, edo non duzuen eskaerarik handiena?

Logikoa denez, Bizkaian, biztanle, industria eta enpresa txiki eta handi gehiago daudenez, proportzionalki berankor tasarik handiena bertan dago. Hala ere, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban emaitzak oso antzekoak dira; agian, alde handiagoa dago Kantabriako emaitzekin alderatuz gero. Estatu osoko datuak aztertuz gero, Kantabriako berankorren indizea Estatuko gainontzeko lurraldeetakoa baino askoz altuagoa izan da azken urte honetan.

Talde batzuk kexatu egin dira zerbitzu hau matxista delako, bertan bakarrik gizonek lan egiten dutelako; zer deritzozu horri?

Ez nago batere ados; gure enpresan behin baino gehiagotan saiatu gara emakumeak kontratatzen, baina, egia esanda, frac-a gizonezkoen jantzia da, eta emakume bat jantziko balitz, mozorrotuta doala emango luke. Dena den, lanpostu hau emakume bati eskaini diogun bakoitzean, ez du onartu nahi izan; beraiei ez zaie gustatzen mota honetako lanak egitea, eta, beraz, agian beraiek dira jarrera matxista duten lehenak.

Era berean, intimitate eskubideari eta irudi pertsonalari buruzko kritikak entzun dira; nola egiten diezu aurre kritika horiei?

Zordunak ez dira molestatuak izan nahi; gehienetan, nahiago dute epaile baten aurrean argitzea kasu hauek, baina argi dago egiten duguna bidezkoa dela, bestela ez genuke negozio hau martxan izango. Mugak ere baditugu, noski, baina bidezkoa da lan honegatik kobratzea eta frac-a ere eraman dezakegu. Nire ustez, pertsona bati kobratzeko edo gurea den dirua berreskuratzeko bisitatzea nahitaezkoa da, baina beti mehatxurik egin gabe. Berankorrari ez bazaio metodo hori gustatzen, badaki zer egin behar duen, ordaindu eta kito.

Oso bitxia da, eta mito bihurtu da, bai langileen janzkera zein zordunengana hurbiltzeko era; El Cobrador del Frac-en sorreran bezala egiten duzue lan?

Kobratzaile uniformatuaren irudia gero eta gutxiago erabiltzen da, ez da beharrezkoa kobratzeko orduan frac-a janztea. Kasu batzuetan, kobratzailearen eta zordunaren artean norgehiagokak edo gatazkak sortzen dira, batez ere ÒmozorroaÓ daramanean, baina, azken finean, kobratzailea bere lana egiten ari da eta soilik mezulariaren lana egiten du.

Helburua lortu ondoren, zeintzuk dira enpresaren onurak? Eta xedea lortu ezean?

Zorraren kopuruaren arabera kobratzen dugun portzentajea handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, baina badugu negoziaezina den portzentajea ere, %40koa. Dena den, argitu nahi dut soldata honekin ezin zarela oso aberats bihurtu; izan ere, diru asko inbertitu behar dugu negozio honetan, eta, kasu batzuetan, irabaziak izan ordez, galerak izaten ditugu (dirua berreskuratzen ez dugun kasu askotan, esaterako).

 

BESTE ELKARRIZKETAK
Marcos Muro
Bilbao Turismoko zuzendari nagusia


Eneko Claramonte
Bizkaiko RDT Ingenieros-en zuzendaria


Marian Elorza
Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze Zuzendaria

Jon Aldaiturriaga
Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko kudeatzailea

Pello Gonzalez
Gipuzkoako Ekonomia eta Ogasun Departamentuko foru diputatua


Aitor Soloeta
Getxoko Udaleko Ekonomia Arduraduna

"Krisialdiak ez ditu ekarriko, halabeharrez, komertzioen itxierak"


Mikel Madariaga
APD Iparralde zonaldeko Presidentea

"Euskal enpresaburuari komertzialagoa
izatea falta zaio"


Eusebio Larrazabal
Bizkaiko Foru Aldundiko Lana eta Trebakuntzarako Diputatua

"Askotan proiektu bat ez da bideragarria
izaten merkatua ezagutzen ez dugulako"


Imanol Pradales
Bizkaia:xedeko Zuzendaria

Xabier Maidagan
CIC marGUNEko Zuzendaria

"Eskulan merkearekin konpetitzeko modu bakarra bereiztea da, hobea izatea"


Erramun Osa
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Koordinatzailea

Jose Maria Iruarrizaga
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatua

"Inork ez du gustuko ordaintzea baina
solidarioak izan behar gara"


Ana Aguirre
Eusko Jaularitzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua

Pedro Luis Uriarte
INNOBASQUEko Zuzendaria

 
   
   
   
 
ADITUAREN IRITZIA
   
Jorge Aio

Jorge Aio
BilbaoCentroko kudeatzailea

Hirigunea VS periferia

Lehenengo eta behin, zerbitzuen erabateko liberazioak bi eredu kontrajarriren arteko haustura ekarri du, hiriaren eta periferiaren arteko etena, hain zuzen ere. Betidanik, pertsonen bizitza eta harremanen ardatza edo tokia hiriak eta herriak izan dira, duten aktibitate ekonomikoari esker. Bolkestein direktibarekin batera indarrean jarri den eredua muturreko kapitalismoarena izan da, eta periferian merkataritza-gune asko ari dira irekitzen; horrek guztiak hirigunearen desertizazioa dakar. Gainera, hiriko kanpoaldera joateko, kotxearen beharra dugu, eta horrekin batera, ingurumena kutsatzen dugu, besteak beste.

Hala ere, badago erregulazio bat, zeinek debekatzen baititu saltegien zenbait irekiera edo zabalketa (lekuaren edo metro karratuen arabera). Dena den, errealitatea beste bat da; periferiako merkataritza-proiektuek badute estrategia bat zabalketa hori aurrera eramateko. Plan edo estrategia hori udal agente politikoen presioan datza.

Esaterako, Bilbondoren kasuan, sektorearen muga gainditu egin da. Bestalde, praktika ekonomikoak, legegintzakoa baino aurreratuago baitago, hiria etorkizuneko merkataritza-zabalketaren ardatza izango dela aurreikusten du. Kate eta enpresa asko hiriguneetan interesatzen hasi dira berriro, periferian dagoen saturazioaren ondorioz.

 
Jose Luis Jimenez Brea
Innobasqueko Eraldakuntza Enpresarialaren zuzendari nagusia

Jon Sustatxa
Lan Ekintzako presidentea

Sergio Etxebarria
BILBAOCENTRO elkarteko presidentea
Bilboko Komertzioaren egoera

Miguel Sáenz de Viguera
Innobasqueko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularia

Berrikuntzaren beharra


Jesús Murga
IZAITEko Presidentea

ETEak eta
Garapen Jasangarria


Juan Alberto Arranz
Conta/3 SL Aholkularitzako Ekonomialaria

Jon Landeta
EHUko Enpresari Aplikaturiko Ekonomia Institutuaren Zuzendaria

Isabel Mera
Norbolsako analista



 


 
 

 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK