Azken eguneratzea: 2010eko ekaina

ELKARRIZKETAK

Marian Egaña
AlhóndigaBilbaoko kontseilari delegatua

“Auzokideek jasandako obra luzeek merezi izan dute”

Zeintzuk izango dira AlhóndigaBilbaoko zerbitzurik esanguratsuenak?

Nire ikuspuntutik, zentroaren ezaugarririk esanguratsuena zerbitzu guztien integrazioa da: mediateka, zinema, igerilekuak... hori guztia ekipamendu bakarrean izatea nabarmenena dela esango nuke. Gainera, AlhóndigaBilbaoren ordutegia ezin hobea da, goizeko 7etatik gaueko 11etara arte egongo baita irekita, asteko zazpi egunetan. Hortaz, tokiaren multifuntzionaltasunak berezi egiten du AlhóndigaBilbao.

Eraikinaren azpiegiturei eta arkitekturari dagokienez, zertan desberdintzen da hirian dauden gainerako proiektuekin?

1999. urtean, zentroa kultur ondasun izendatu zen, monumentuaren kategoria gisa; horrek pisu handia du eta gehien desberdintzen duena dela esango nuke.

AlhóndigaBilbaoren helburuen artean, Bilbao erreferente bihurtzea dago. Era berean, egingo diren ekintzetan, zeintzuk izango dira gai nagusiak?

Eraikin honek erabiltzaile guztien nahiak asetzea eta komunikazioa sustatzea bilatzen du. Bestalde, AlhóndigaBilbaoren helburua hirian jada existitzen den eskaintza osatzea ere bada. Ildo berari jarraituz, gai kulturalak askotarikoak izango dira: osasuna, zientzia eta teknologia, literatura, ongizatea, etab. Hau da, oro har, ekintza pedagogikoak, edozein adinetarako.

Noizko egongo da zentroaren %100 ekipatuta?

2010eko amaierarako, azaleraren %96 prest egongo da. Guztia, 2.200 metro koadro izan ezik; izan ere, gune hori Euskal Herriko Arte Eszenikoetako Goi Mailako Zentrorako bideratuta dago.

Antzinako Alondegiaren xehetasun edo zeinuren bat mantenduko edo berreskuratuko da?

Zentroaren fatxada mantendu egin da, eta eraikinaren 9.000 metro koadro antzinako Alondegiari dagozkio. Horretaz gainera, eraikinaren aurrealdea ez ezik, xehetasun ugari ere errespetatu edo mantendu dira.

Dirudienez, azken 30 urteetan zehar hainbat ideia desberdin proposatu dira Alondegia eraldatzeko; zergatik uste duzu erabaki dela proiektu hau gauzatzea?

Nire ustez, ez dago arrazoi bakarra, asko baizik; horien artean, aisialdiaren eta kulturaren kontzeptuak proiektuaren ardatzak direla. Alkateak nahiz udalak bat egin dute proiektuarekin abagune ekonomiko desberdinetan.

Auzokideak izan dira kaltetuenak obrak direla-eta. Dena den, lehenengoak izan dira zentroa bisitatzen; nola erantzun dute?

Auzokideen erantzuna oso positiboa izan da; behinik behin, hori entzun nuen inaugurazioan. Nire jarrera baikorra da, beraien erantzuna ere baikorra izan delako, eta beraien jarreretan antzematen da merezi izan duela azken urte hauetako menpetasunak jasatea: aparkalekuko obrak, eraikinaren eraikuntza, zentroaren urbanizazioa, etab.

 



   
Itzuli
   
 
ADITUAREN IRITZIA
   

Felipe Serrano
UPV/EHUko ekonomia katedraduna

Pentsioen erreforma

Gobernu zentralak aurrera eramandako proposamena positiboa dela esan genezake, batez ere, jubilazioaren adina atzeratzea Gizarte Segurantzaren sistema finantzarioaren oreka lortzeko onuragarria izan daiteke.

Hala ere, langileei dagokienez, ezarritako neurria negatiboa suerta daiteke, baina langile talde askoren kasuan ondorioak ez dira hain latzak izango, euren baldintzak ez baitira okertuko. Hori dela eta, gomendagarria izango liteke lege berri hau beste aldaketa batzuekin batera ezartzea, lan eremuan langile askok ukituta ez izateko xedearekin.

Europar Batasuneko gainontzeko herrialdeekin alderatuz, Espainian askoz nabariagoa izango da zahartzearen efektua; hortaz, tendentzia demografikoa ez aldatzekotan, zahartze prozesuak bortitzagoa izango da Estatuan EBean baino.

Dena dela, orokorrean esango nuke neurri hau ez dela krisialdi ekonomikoaren ondorio soila, erreforma beharrezkoa izango liteke ere kontu publiko saneatuekin.

 



 
 

 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK