EAEn, tabakoa erretzeko ohitura gutxiagotu da apur bat, eta biztanleen gehiengoa ados dago jatetxeetan, tabernetan eta frontoietan erretzeko debekuarekin. Aitzitik, ostalaritzarekin harremana duten langile edo erakundeek tabakoaren aurkako legearen kontra segitzen dute, beraien diru-sarrerek behera egin dutela baieztatu dute, eta krisi ekonomikoarekin batera lege honi aurre egitea zaila suertatzen ari dela baieztatu dute
Kontsumoko Euskal Institutua, Kontsumobide, irailaren 1ean abian jarri zen Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleentzat. Gune berri hau Osasun eta Kontsumo sailari atxikita dago, baina izaera juridiko propioa du, zuzendaria Ana Collia izanik. Euskadiko bezeroek gero eta kexa gehiago aurkeztu dituzte azken urteetan, krisia dela eta, baina erakunde publikoko erantzuna ez da espero bezain azkarra izan