| Krisialdiaren ondorioak Euskadin
eta mundu osoan |
Duela urte bat Euskadi oraindik ez zegoen krisiak jota, baina urte batean hainbat gertaera eman dira, batez ere enpresa eta instituzioen artean. Orrialde honetan zehar hainbat ondorio batuko ditugu, kasu zehatz eta orokorrak, baina guztiek krisiarekin zerikusia dute. Hasieran, esaten zen Euskadin krisia ez zela gauzatuko, baina gaur egun inor ez da ausartzen esaldi hori errepikatzera. Hona hemen hainbat ondorio: |
|
Automozioa
Kontzesionarioetako ibilgailuen kopurua murriztu egin da, eta horrek guztiak eskariaren beherakada dakar.
Sektoreak bizi duen krisia dela-eta AEBetako 13 lantegi aldi baterako itxiko ditu General Motors konpainiak. Ondorioz, 190.000 ibilgailu gutxiago produzituko ditu. Modelo berriak, berriz, 2010eko udan helduko dira kontzesionarioetara. |
 |
Rodisa (380 langile)
Automozioaren sektoreak bizi duen motelaldiak lan kargaren jaitsiera ekarri du Rodisak Elgoibarren duen lantokira. Joan den urteko azkeneko hiruhilekoan, eskaeren kopurua %30 jaitsi zen eta ez zegoen lanik behargin guztientzat. Langile bakoitzak 2008ko abenduaren 31ra bitartean 15 egun jai hartu behar izan zituen. |
|
| |
Langabezia |
 |
Euskadiko zortzi udalerrik Espainiako Estatuko batez besteko langabezia tasa gainditu dute jada. 2009. urteari hasiera eman diogunetik, 5.000 langabe berri daude hilero.
Langabeziarik handiena duten hiru herriak Bizkaikoak dira; ranking triste honen buruan Sestao dago, %21,8ko langabezia tasarekin. Gero, Santurtzi eta Portugalete daude.
Fagor eta Volswagen
Adibiderik nabarienak Fagor Etxetresna elektrikoak (Arrasate) eta Nafarroako Volkswagen dira. Lehenengoaren kasuan, 150 langileren murrizketa gauzatu dute, birkokapen edo aurre-erretiroen bidez. Bestalde, Nafarroako lantegian, egun batzuetan zehar produkzioa uztea edo gelditzea erabaki dute.
Hala ere, hauek biak adibideak baino ez dira; izan ere, beste hainbat enpresak ere kontratuen murrizketak iragarri dituzte, esaterako: Sidenor, Nervacero, Bridgestone edo Magefesak. |
|
| |
Bateraketak
Aurreko urtean zehar, Euskadik 228 bateraketa enpresarial erregistratu zituen. Estatu osoko Autonomia Erkidegoen artean hirugarren postuan kokatu zen, Katalunia eta Madrilen atzetik.
Euskadiren kasuan, urtarrilean, enpresen sorkuntza %43 jaitsi zen, eta, ondorioz, enpresen arteko bateraketen kopurua 228ra iritsi zen. Euskadik hirugarren postu hori Valentziarekin konpartitzen du, non ETE kopuru handiagoa baitago.
|
 |
|
| |
Inmigrazioa
Krisi ekonomikoak eta langabeziak etorkinak ere ukitzen ditu; izan ere, etorkin gutxi batzuk jatorrizko herrialdera bueltatzen dira. Gainera, azkeneko hilabeteetan atzerriko hainbat langile ailegatzen ari dira Euskadira, hemen krisi gutxiago zegoela esaten zutelako. Alabaina, atzerritar horiek, gehienbat, eraikuntza eta nekazaritza arloetan lan egiteko etortzen ziren, eta sektore horiek ez dute pisu handirik euskal ekonomian.
|
|
Eibar
Mediterraneo aldean bizi ziren zenbait etorkin Euskadira lan egitera etorri dira. Etorkinen hazkundea, batez ere, Eibarren izan da nabaria. Horrek Eibarko atzerritar erroldatuen portzentajearen gorakada ekarri du, %5,5ekoa hain zuzen ere, Eibar herriko historiako portzentajerik altuena. |
|
| |
| |
Hartzekodunen konkurtsoak
2008an, Euskadin Estatu osoan baino hartzekodunen lehiaketa gutxiago aurkeztu dira, baina aurreko urtean baino bi aldiz gehiago. Baliabide hau, gehienbat, 2008ko azken hiruhilekoan erabili izan zen; urritik abendura 52 lehiaketaren eskaera egin ziren; haien artean, 49 boluntarioak izan ziren eta soilik hiru beharrezkoak. Industria (15) eta eraikuntzako (14) sektorekoak batik bat. Dena den, aurtengo lehenengo hiruhilekoaren datuak oraindik negatiboagoak dira, 108 enpresek eten dituzte ordainketak, pasaden urteko epe berdinean baino ia hiru aldiz gehiago. |
 |
Urazca eta Ereaga
Eraikuntza sektorean agertu dira zorrik handienak. Euskadiri dagokionez, aurkeztutako zorrik handiena 400 milioi eurokoa izan da, Urazcak aurkeztua eraikuntzaren sektorean. Bestalde, Ereaga higiezin-taldeak ezin izan dio aurre egin 160 milioi euroko zorrari, eta borondatezko lehiaketara aurkeztu zen 2007an. Beraz, honek Euskadiko lehenengo higiezin-taldearen erorketa ekarri zuen. |
|
| |