| Patxi
Lopez lehendakariak Espainian hartutako
neurriak EAEn errepikatuko direla jakinarazi
du; Jaurlaritzak aurten funtzionarioen itun
kolektiboak berritu arren, hau da, %0,3
igo dizkie aurten eta 2010eko KPIren pare
igoko dizkie 2011n.
Beraz, Euskadiko
funtzionarioen soldata ere %5ean murriztuko
dute, beste neurri batzuen artean, farmazia
gastuak murrizteko plana eta udaletxe eta
erkidegoen aurrezpen plan orokorra, besteak
beste. Hain zuzen ere, Euskal Herrian, guztira,
143.564 funtzionario publiko daude.
Lopezen aburuz
"soldaten eta pentsioen murrizketak
ez du esan nahi ahulenen kontra jotzea".
Gainera, errenta altuena dutenei zergak
igotzea aztertzeko presta agertu da, baina
kapital handiei 'presio' eginez gero nahi
duten tokira joan daitezkeela ohartarazi
du Lehendakariak.
Bestalde, Idoia
Mendiak, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta
Herri Administrazioko sailburuak, Euskadin
neurriak hartu baino aste bat lehenago adierazi
zuen "Euskadin gauzak ondo" egin
direla eta ekonomia sendoa duela; halere,
Jaurlaritzak Espainian hartutako neurri
horiek ere hartzea erabaki du.
Sindikatuen
mugimenduak
Talde
sindikalen artean ez da adostasun osoa lortu
eta funtzionarioen soldaten jaitsieraren
aurka altxatzeko modu eta egun desberdinak
erabaki dituzte.
Alde
batetik, UGT, CCOO eta CSIF Espainiako sindikatuek
adierazi dute auzitegira joko dutela sektore
publikoko langileei ezarri nahi zaien soldata
murrizketagatik, "Konstituzioaren aurkakoa
baita", gaineratu dute aipatutako sindikatuen
ordezkariek.
Beraz,
UGTk, CCOOk eta CSIFek sektore publikorako
greba deialdia ekainaren 8an egingo dute,
funtzionarioek ekainetik aurrera gutxienez
%5eko jaitsiera izan ez dezaten. Modu berean,
EAEko hiru sindikatuek ere greba deialdia
aurkeztu dute Bilbon.
Bestalde,
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk osatutako
euskal gehiengo sindikalak maiatzaren 25erako
antolatu zuten sektore publikorako greba
deialdia.
|