Azken eguneratzea: 2010eko urria
ERREPORTAJEA

Krisialdi garaian inbertitzeko metodorik errentagarrienak

2010eko bilakaera ekonomikoa ez da guztiz positiboa izan, hazkunde txikia izan arren. Herritarrak inbertsio errentagarriak egiteko prest daude, galdutako dirua edo murriztutako lansaria berreskuratzeko helburuarekin, baina edozein metodo edo bide ez da egokia inbertsioek gora egiteko; hori dela eta, erreportaje honetan, adituek aurten egindako aholku nagusienak bildu ditugu

Burtsan inbertitzeko une aproposa dela baieztatu dute azken urte honetan zenbait adituk behin eta berriro. Errentagarritasun garbia lortzeko xedearekin, herritar ugarik burtsan inbertitu dute, baina aipatutako errentagarritasun hori ez da ofiziala, dirua galtzeko arriskua ere kontuan izan behar baitugu.

Besteak beste, burtsako adituek diote lehengaietan 2010ean inbertitzea ideia ona izan daitekeela. "Irtenbide erraza izan daiteke, baina kontuan izan behar dugu, inbertsioa egiterako orduan, lehengai ugari uztartzeko aukera dagoela, hau da, komenigarria dela batean baino gehiagotan inbertitzea", informatzen dute profesionalek. Era berean, dirua irabazteko aukerak biderkatu egingo dira, eta errentagarritasuna lortzea ziurra izan daiteke.

Errenta aldakorra eta finkoa

Errentari begira, bi motatako aukerak izan ditzakegu; alde batetik, errenta aldakorra dago, eta, bestetik, aldiz, errenta finkoa. Bi horien arteko desberdintasunak ezagutzeko, hainbat ezaugarri izan behar ditugu kontuan. Lehenengo eta behin, errenta aldakorrari dagokionez, bere emaitzak positiboak izan dira 2010. urtean, baina ez dira kasu guztiak positiboak izan, hots, irabaziak handiak diren heinean, galeren aukerek ere gora egiten dute.

Hori dela eta, gomendagarria da epe laburrerako inbertsioak egitea, diru gehiegi ez arriskatzeko. Gauzak horrela, burtsako inbertsioetako adituen aburuz, hurrengo funtsak dira inbertitzeko aproposenak: Telefónica, BBVA, Santander, Iberdrola, Abengoa, Acciona eta Bayer, beste balore batzuen artean.

Interes tipoen igoera

Alabaina, errenta finkoaren kasuan, normalean ziurrena izan ohi da, nahiz eta dirua inbertitzerakoan errentagarritasun txikiagoa izan. Oztopoetako bat izan daiteke urte honen amaieran edo 2011n interes tipoen igoera espero dela. Horregatik, interesgarria izan daiteke epe laburreko funtsak bilatzea, errentagarritasun gehiago lortzeko helburuarekin. Orokorrean, adituek firma edo marka handietan inbertitzea gomendatzen dute, hau da, une honetan komenigarria da enpresa handiak dituzten sektoreetan inbertitzea, esaterako: aeronautika, elektrika, Alemaniako zor publikoa edo AEBetako zorra.


   
   
Inbertitzeko aholkuak

Krisialdiarekin batera, inbertitzeko joera aldatu egin da, eta burtsa kontuetan adituak eta profesionalak direnak sektore edo talde zehatzetan inbertitzea aholkatzen dute. Hortaz, adituek gomendatutako alderdi batzuk zerrendatu ditugu: urrean inbertitzeko garai aproposa da, elkarrekiko funtsetan dirua sartzeko, negozio berria sortzeko eta dibisak erosteko.

Krisialdiarekin batera, inbertitzeko joera aldatu egin da, eta burtsa kontuetan adituak eta profesionalak direnak sektore edo talde zehatzetan inbertitzea aholkatzen dute. Hortaz, adituek gomendatutako alderdi batzuk zerrendatu ditugu: urrean inbertitzeko garai aproposa da, elkarrekiko funtsetan dirua sartzeko, negozio berria sortzeko eta dibisak erosteko.

Urrea

Aurten gora egin duen mineralaren inbertsioa urrea izan da, eta, dirudienez, joera horrek datorren urtean ere jarraituko du. Aditu askok diote epe ertain edo luzerako inbertsioa izan beharko litzatekeela.

Honen abantaila nagusia da ez dela beharrezkoa finantza-ezagutza handia izatea, inbertsio erraza baita. Gainera, urrea ez da erraz debaluatuko, eta, horregatik, inbertsio ziurra dela esan daiteke. Bere balioa ez dago gobernuen erabakien menpe, eta, normalean, urteak pasatzen diren heinean balioak gora egiten du, gero eta eskaera handiagoa dagoelako, eta, era erean, eskaintza gero eta baxuagoa delako.

Dena dela, desabantailei begira, balioaren ezegonkortasuna nagusitzen da; horretaz gainera, mineralaren mantenimendua eta artapena ez da prozesu erraza eta lana eskatzen du.

Elkarrekiko funtsak

Mota honetako funtsetan irabaziak lortzeko, inbertitzaileak bere partaidetzak erositako prezioa baino altuagoan saldu behar ditu.

Honelako inbertsioak egiteko ez da beharrezkoa finantzen inguruan gehiegi jakitea, inbertsio erraza baita. Horretaz gainera, Internet bidez ere egin daiteke inbertsioa, hau da, prozesua bat-batekoa izan daiteke. Azkenik, elkarrekiko funtsetan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa kapital handia izatea, eta funtsak kontrolpean daude, gobernuko entitateek ikuskatzen baitituzte.

Izan ere, oztopoei dagokienez, esan beharra dago ez dela metodo errentagarrienetakoa, beste aukera batzuekin diru gehiago irabazi daitekeelako; gainera, inbertsioak egiteko eta jarraitzeko orduan kontrol gutxi dago inbertitzailearen esku.

Negozioak

Negozio bat sortzea ez da batere erraza, ezta azkarra ere; horregatik desabantaila ugari dituela esan genezake, baina, kasu honetan, irabaziak ere oparoak izan daitezke. Negozio bat izateko, ez da beharrezkoa hasieratik sortzea, izan ere, frankizia eskuratu dezakegu edo martxan jarrita dagoen beste negozio bat erosi.

Negozio propioa abiaraztea aukera erakargarria da, gure diruaren eta administrazioaren jabe izateko, eta nahi dugun erara moldatzeko.

Dena dela, alderdi negatiboak egon badaude, adibidez, kapital dexente izan behar dugu, eta, era berean, komenigarria da enpresen munduko ezagutza menperatzea. Enpresa berria abiarazteko ezinbestekoa da prestakuntza.

 

Itzuli
 
 

 

 






 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK