Azken eguneratzea: 2010eko urtarrila-martxoa
ERREPORTAJEA

Eroski taldearen bilakaera negatiboa, krisia dela medio

Eroskik ordaindu beharreko zorra epe laburrean ordaindu beharko du; horretaz gainera, zenbait mailegu pilatu ditu, 2014. urtean buetatu beharrekoak. Gauzak horrela, Eroskik ordainketaren atzerapena lortu arren, ordaintzeko beharra izaten jarraizen du

Eroskiren emaitzak ez dira baikorrregiak izan, joan den urtearen itxieran zorrak izan ditu, baina berandu izan baino lehenago enpresak lortu du zorra arintzea, zorraren ordainketa atzeratu duelako. Epe motzera itzuli behar zituen hainbat mailegu pilatu, 1.705 milioi euroko mailegu bakar batean bildu eta 2014ko urtarrierako bueltatu beharko du.

Dena dela, atzerapenaz gain, luzerako zor izatera pasa du "kontratu arrazoiengatik", epe laburreko zor bezala jasota baitzegoen 790 milioi euroko mailegua.

Ia urtebeteko negoziazioen ostean akordioa lortu du 23 finantza erakunderekin, eta zor gehiena mailegu bakar batean bildu du.

Zorraren kopurua eta joan-etorria

Gauzak horrela, Eroskik zorra atzeratzea lortu zuen 2008ko amaieran, baina horrek ez du esan nahi zorra desagertu denik. Beraz, zorra 2.495,22 milioi eurokoa zen uztailaren 31an, Balio Merkatuaren Espainiako Batzordearen arabera (CNMV). Zati handiena epe laburrean ordaindu beharrekoa baitzen.

Hortaz, Eroski taldeak hilabete luzeetako negoziazioaren ostean lortu du epe motzerako zorra atzeratzea.

Emaitzak eta etorkizuna

2008ko emaitzak Eroskiren bidearen islada izan dela esan genezake, taldeak 97 milioi euro galdu zituen, eta horietatik 88,8 milioi euro bigarren erdian, hots, 2008ko bigarren seihilekoan krisia askoz nabariagoa izan zen gizartearentzan orokorrean, eta zehazki, Eroski taldearentzat. Urteko lehenengo erdialdea positiboagoa izan arren, 2008a galerekin amaitu zuen. Bestalde, Eroski Kooperatibek (hipermerkatuak eta supermerkatuak) 208 milioi euroren irabaziak izan zituela azpimarratu behar da.

Hori dela eta, Constan Dacosta Eroskiko presidenteak baieztatu du atzerapenez gain neurri gehiago hartu beharko dituztela zorra txikitzeko. Beraz, Eroskiko arduradunek erabaki zail eta konplikatua hartu dute, hain zuzen ere, taldeko hainbat saltoki handi, denda eta logistika zentro saltzea. Izan ere, kasu batzuetan, nahiz eta saltokia saldu, bertan jarraitzen du, errenta hartuta.

Aldiz, beste hainbat salmenta atzeratu egin behar izan ditu. Krisialdia nabaria izan da Eroski taldean eta langileek ere nabari izan dute (kooperatiba izanik oraindik arrazoi gehiagorekin). Horregatik, erosteko interesa dutenek dirua lortzeko zailtasunak dituzte dota jasotzen dituen eskaintzak oso apalak izaten ohi dira.

 

   

Capraboko erosketa: okerra ala zuzena?

2007an Eroskik Caprabo suypermerkatuak erosi zituenetik, eztabaida izugarria sortu da guzti honen inguruan; positiboa izan al da kudeaketa hori euskal enpresarako? Galdera honen erantzuna ezinezkoa da objektiboa izatea, baina Eroskiko presidenteak badirudi ez duela oso argi bere iritzia.

Alde batetik, Dacostak onartu zuen ez zutela Caprabo erosiko krisiaren berri izanez gero, hain zuzen ere bere hitzak izan ziren: "ez genekien krisia zetorrenik. Aurretik jakingo bagenu, atzera egingo genuke". Bestalde, presidenteakekitaldi berean guztiz kontrakoa ere adierazi zuen, "krisiaren beldurragatik Caprabo ez erostea erabaki txarra izango zen. Asmatu dugu", gaineratu zuen Dacostak.

Dena dela, egia da zorraren zati handiena Caprabo erosi izanak eragin duela. Eroskik duela hiru urte aurrera eramandako erosketa 1.125 milioi euroren truke egin zuen, supermerkatuaren %75 bereganatuz. Helburua taldearen zabalkundea eta merkatua handitzea zen, batez ere Kataluinan eta Madrilen.

Irabaziak eta galerak

Kateen arteko lehiak banaketa enpresak prezioak murriztera behartu ditu, irabazi tarteak txikituz. Eroskik zehaztu du aurtengo lehen erdian bere bezeroek 97 milioi euro aurreztu dituztela prezioetan egindako beherapenei esker.

Hortaz, Eroki taldearentzat inbertsio urteak izan dira, dendak berritu eta berrantolatu egin baititu, bai bereak, bai Capraboren eskutik jasotako 500 dendak ere. Hau da, 2008an zabaldutako dendei dagokienez, 164 saltoki izan ziren, inoiz baino gehiago.

 

   
Itzuli
 
 

 

 






 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK