Azken eguneratzea: 2011ko apirila
ERREPORTAJEA

Enpresen sustapenerako Bizkaiko
diru-laguntzak eta proiektuak

Euskal Herriko hiru aldundiek plan, ekimen eta proiektu ugari gauzatzen dituzte euskal enpresek aurrera egin ahal izateko, eta lan-merkatuan lehiakortasuna lortzeko. Kasu honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak bere plan estrategikoak ezagutzera eman ditu, betiere enpresa berritzaile berrien posizioa hobetzeko xedearekin

Enpresen sustapena edozein erakundearen helburu nagusien artean dagoen kontua da. Bizkaiko Foru Aldundiak aditzera eman ditu bere proiektuak, betiere enpresa berritzaileen lehiakortasuna edo garapena ardatz izanik.
Krisialdi ekonomikoarekin batera, gero eta enpresa gehiagok (berriak ez ezik, jada eratuta dauden batzuk ere) erakunde publikoen diru-laguntzen beharra dute. Horretarako, BFAk ekimen desberdinak sortu ditu.

 


   
Enpresa berritzaile berriak

Proiektu honen helburu nagusia Bizkaian enpresa berritzaile berrien sorrera eta abiarazpena sustatzea da.
Neurriei dagokienez, kontuan hartu beharrekoa da gehienez 91.000 euro arteko diru-laguntza itzulezinak eratu eta abiarazteko, inbertsio, lokalen errentamendu, jabetza intelektuala eta industriala babestu eta enpresa berria sortu eta abiarazteko asmoz kalifikazio handiko espezialistak kontratatzeko.
Kasu honetan, diru-laguntza jasotzeko gastu batzuk burutu behar dira, besteak beste: enpresa berriaren eraketaren kapitala, enpresa bultzatzeko kanpainaren gastuak, lokala alokatzeko errenta edo jabetza intelektualaren babesa.

Baldintzak

Erakunde onuradunak izango dira honako betekizunak betetzen dituzten enpresa berritzaileak:

- 2011ko abenduaren 31 baino lehen zuzeneko lanpostu bi sortzea; eta eskabidea aurkezten denean gutxienez bat sortuta egon behar da.
- Eskabidea aurkezten denean legez eratuta egotea merkataritzako sozietate moduan edo kooperatiba gisa.
- Ondasun erkidegoak eta sozietate zibilak, sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak ez dira onuradun izango.

 
Lehiakortasuna hobetzeko proiektuak

Bigarren ekimenari begira, helburua da Bizkaiko enpresen lehiakortasuna areagotzea produktu arloan proiektu berritzaileen garapena lagunduz.
Neurrien arloan, aldiz, gehienez %50a arteko diru-laguntza enpresako produktuko berrikuntza-proiektuen barruko gastuetan eta kanpoko aholkularitzako gastuetan: produktu berrien diseinu eta garapena eta daudenen hobekuntza nabarmena.

Jarduera lerroak

Honakoak dira diru-laguntza jaso dezaketen kontzeptuak:

- Aholkularitzarako kanpoko gastuak, zentro teknologikoekin, unibertsitateekin eta aholkularitza enpresekin. Baina ez dira kontuan hartuko zerbitzuen azpikontratazioak: saiakuntzak edo makina sofistikatuaren maileguak, adibidez.

- Bestelako gastuak, burutzen ari den proiektuan aurrera egiteko kanpoko iturrien lizentziaren bidez eskuratutako ezagutza teknikoak eta patenteak edukitzeari lotuta daudenak. Aurkeztutako proiektuaren helburuak lortzeko behar diren frogak eta saiakuntzak burutzeko kontratuko kostuak ere sar daitezke.

- Langileei dagokien orduko kostuari emandako lan orduak baino ez dira aintzat hartuko, eta bestelako gastuak, dietak edo bidaiak, esaterako, ez dira aintzat hartuko.

 

 
Enpresako proiektu berritzaileen garapena
Enpresen garapena sustatzeko ildotik abiatuz, BFAren helburua da proiektu berri eta berritzaileak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek Bizkaiko enpresen sarera dibertsifikazio jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte, aldundian zehazten duten moduan; hala ere, proiektu hauek balio erantsi handia eta hazteko aukera izan behar dute.

Garapenerako gastuak

Enpresa proiektuaren bideragarritasunari buruzko azterlanak eta merkatuari buruzko azterketak,prototipoak, txosten eta azterketa tekniko zehatzak, azoketara bidaiak eta horietan parte hartzea, proiektuan aritzeko gastuak sartzen dira bertan.
Oro har, garapenerako gastuen %70erainoko diru-laguntza eta enpresa plana bakoitzerako gehienez 40.000 euro bideratuko dira.

 

 

Itzuli
 
 

 

 






 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK