Jaurlaritzak ezagutzera eman dituen aurrekontu eta Planen artean, aurkeztu duen beste bat Euskadiko turismoarekin lotura duena da, Berrikuntza Planarekin ere lotura duen egitasmoa, alegia.
Pilar Zorrillak, Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak, iragarri du aurkeztutako dokumentuan 25,6 milioi euroko aurrekontua dagoela jasota, lau urteko aldietarako.
30 jardun-ildo eta 111 ekimen biltzen ditu guztira, eta herri administrazioen nahiz Euskadiko turismoarekin lotutako sektore pribatuaren parte-hartze zabala izan du.
|