Metaposta enpresa berria da, eta talde honek eskaintzen die herritarrei biltzeko mugarik gabeko gunea eta berme segurtasun guztiekin. Anbizio handiko proiektu hau 2010 Informazioaren Gizarteko Euskadi planaren barruan dago eta postontzi edo kutxa gotor elektroniko gisa funtzionatuko du mota eta neurri guztietako dokumentuak jaso eta gorde ahal izateko segurtasun osoz.
Ekimena Justizia eta Herri Administrazio Sailak sustatu du, baina sozietate honetako kide dira baita ere Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganbarak, Tecnalia Korporazioa, Gupost marketin zuzeneko enpresa eta Mondragon Inversiones.
Metapostak erabiltzaileei egiazkotasuna, integritatea eta fidagarritasuna bermatzen die.
Legezko balioa Metaposta ekimena dokumentuak jaulkitzeko metodo berria da, erregistratzeko eta jakinarazteko legezko balioa duelako. Funtzio hau herri administrazioetan aplikatu daiteke adibidez, enpresetan, finantza-erakundeetan eta aseguru-etxeetan, ikastetxeetan, kirol elkarteetan eta gasa, elektrizitatea edo telefoniaz hornitzen dituzten konpainietan. |