Azken eguneratzea: 2010eko urtarrila-martxoa
I+G+i ALBISTEAK

Innobasquek hizkuntzen industria
indartzeko elkartea eratu du

I+G delakoan eta teknologian adituak diren enpresak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira edozein merkatutan, eta etorkizunari begira lehiakortasun handia bermatzen dute. Hori guztia oso argi dute Euskadiko enpresek, eta, hori dela eta, Europako sendoenen artean daude.

Joan den hilabetean argitaratutako ikerketaren arabera, I+G delakoarekin lotura duten Europar Batasuneko mila enpresarik sendoenen artean sei euskal enpresa daude, joan den urtean baino talde bat gehiago, CAF gipuzkoarrari esker. Enpresa horien guztien artean, 228,66 milioi euro inbertitu zituzten proiektu berritzaileetan, hau da, 2007an baino %27 gehiago.

Euskal enpresen posizioa

Euskadiko enpresen kasuan, Iberdrola lehenengo postuan dago, eta ITP hirugarren posizioan. Bi talde horien artean Fagor dago, 56 milioi euro gastatu baititu azken urtean (Estatuan 8. postuan dago, eta Europan, berriz, 267.ean).

I+Grekin konpromiso garbia hartu duen beste enpresa bat Gamesa da; parke eolikoen eraikuntzan aditua den talde honek 32 milioi euro baino pixka bat gehiago gastatu ditu, hau da, 2007an baino %3,7 gehiago. Hala eta guztiz ere, Estatuko enpresen artean 11. postuan dago (345. lekuan, EBn).

Bestalde, CIE Automotivek gorakada handia izan du; 11,5 milioi gastatu ditu, hots, 2007an baino %100 baino gehiago. Azkenik, lehen azaldu bezala, CAF aurten estreinatu da ranking honetan; talde honek izandako igoera handienetarikoena izan da, %650ekoa, hain zuzen ere.


SPRIk aurten ere Aldatu programa martxan jarri du

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saiak, Spri erakunde publikoarekin batera, "Aldatu" Berrikuntza Bikaineko Programaren beste edizio bat jarri du martxan. Honen bidez, laguntzak ematen zaizkie enpresei berrikuntza proiektuak burututzeko xedearekin; diru-laguntza horiek berrorientazio estrategikoan, merkatuan, antolakuntzan eta kultura berritzailearen sustapenean bideratzeko.

Proiektu honen helburua da ETEen arteko lehiakortasuna areagotzea eta berrikuntzari garrantzi handiagoa ematea, enpresa hauek mekatuan presente egon ditzaten.

Aldatu Berrikuntza Bikaineko Programa

Aldatu programari dagokionez, eskaerak aurkezteko epea abenduaren 30era arte egongo da zabalik; betiere, aurrekontua arinago amaitzen ez den bitartean. Honi esker, berrorientazio estrategikoaren bidez aldaketa esanguratsuak bilatu nahi dira, besteak beste. Dena dela, bertan ere merkatuko berrikuntzan, enpresak merkatuan daukan presentzia aldatzeko ekintzak sartzen dira.

Ildo berari jarraituz, urte honetan zehar, Spriren aurreikuspenen arabera, ekimen hau garatuko duten euskal enpresek berrikuntzarekin zerikusia duten 250 proiektu eramango dute aurrera guztira. Gehienbat, ekimen honen onuradun aterako direnak hamar langile baino gehiago dituzten euskal ETEak izango dira.

Aldatu programa diseinatzeko abiapuntutzat hartu dira 2009an zehar 461 enpresak aurkeztu dituzten 371 "Aldatu" proiektuetako esperientziak eta ondorioak. Ia 500 enpresa horietatik, %55 industriaren sektorekoak dira eta %29 zerbitzuen sektorekoak. Horietariko bakoitzak batez beste 22.373 euro jaso zituen.


Europarentzako Energia Adimenduna programaren aurrekontua 104 milioi eurokoa da

 

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Europarentzako Energia Adimenduna programaren deialdi berriaren ezaugarri edo alderdi nagusiak aurkeztu ditu Bilboko Merkataritza Ganberan. Emaitza eta datu horiek antolatutako jardunaldi informatibo baten barruan aurkeztu dituzte, joan den urtean egin zuten bezala.

Programaren helburua da energia-eraginkortasun, energia berriztagarri eta energiaren dibertsifikazioari lotutako egitasmoen finantzazioa lortzea.

EEEk, IDAEk eta Bartzelonako Diputazioko kideek programaz emandako informazioa entzutera enpresa eta erakundeetako 70 ordezkari baino gehiago bertaratu dira. Diputazioko ordezkariek euren instituzioa garatutako eta programaren finantzaketa eskuratu zuen egitasmoaren nondik-norakoak azaldu dituzte, hain zuzen ere.

Etorkizunera begira

Aurtengo aurreikuspenei dagokienez, Europarentzako Energia Adimenduna (EEA)programak 104 milioi euroko aurrekontua duela ezagutzera eman dute jardunaldietako hizlariek. Kopuru oso horretatik 56 milio enpresa eta erakundeen proiektuak finantzatzera bideratuko dira, programak energia aldetik dituen helburuak sustatu eta zabaltzeko lagungarriak izango diren proiektuak.

Beste ekintzak

Europako Astea dela eta, EEEk Euskadiko hiru hiriburuetan, aldi berean, erakusketa dibulgatiboak antolatu zituen. Erakusketa horietan energiarekin zerikusia duten elementu desberdinak erakutsi ziren, haien artean: energia aprobetxatzeko hainbat teknologiaren inguruko informazioa eta tresnak, energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko aholkuak eta gomendioak.

 

BESTE I+G+i ALBISTEAK
2010eko uztailaren albisteak 2010eko ekainaren albisteak
2010eko urtarrila-martxoaren albisteak 2009ko abenduaren albisteak
2009ko azaroaren albisteak 2009ko ekainaren albisteak
2009ko maiatzaren albisteak 2009ko apirilaren albisteak

 

 






 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK