Azken eguneratzea: 2011ko abendua
I+G+i ALBISTEAK

IK4k auto elektrikoentzako baterien inguruko
proiektua koordinatuko du

Cidetec

Cidetec-IK4k zentro teknologikoak Greenlion proiektu europarra koordinatuko du, litio-ioizko bateria ekologikoak eta merkeagoak garatzeko. Europa buru izatea auto elektrikoentzako bateria jasangarrien industriaren alorrean xedea da.


Pixkanaka merkaturatzen ari diren bateriak dira kotxe elektrikoen funtsezko elementuetako bat. Izan ere, energia metatzeko gailu horien araberakoa da, neurri handi batean, ibilgailu elektrikoen autonomia; baita kostuen murrizketa eta ingurumenaren zaintza ere. Testuinguru horretan, litio-ioizko bateriak dira industrian etorkizun oparoa izan dezaketen aukeretako bat, energiaren metatzearen alderdiari dagokionez.
Greenlion proiektua azaroan abiarazi dute, eta lau urte barru amaituko dute. Proiektuaren helburuen artean hurrengoak daude: eraginkortasun handiagoa, prezio baxuagoa eta, ingurumenari dagokionez, jasangarritasun handiagoa lortzea baterien ekoizpen-prozesuan, gela unitatetik azken produkturaino.

Teknologia eta instalazioa

Bestalde, Cegasa euskal enpresak aurrerapen teknologiko horiek guztiak Gasteizko instalazioetako baterien etorkizuneko ekoizpen-lerro batean txertatuko ditu.

Baterien moduluen diseinua eta ekoizpena hobetzea ere badute helburu. Izan ere, bateria horiek arinagoak izatea eta errazago desmuntatzeko modukoak izatea nahi dute, konpondu behar diren kasuetarako. Hobekuntza horrek osagaien birziklatzea erraztuko du.


Euskadiko 76 erakundek Innobasqueren lankidetza ekimenean parte hartu dute

Innobasque


“Minutu bat berrikuntzarako”, hori da Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziaren ekimen berriaren izena. Kaus honetan, helburua Euskadi osoko izaera eta tamaina desberdinetako 76 erakunde mobilizatzea da. Lankidetza-berrikuntzako ekimen honek partaideek ekintzara bideratutako berrikuntza bat aktibatzera bultzatzen du epe laburreko emaitzetara, metodologia sinple baten bitartez.

Proiektuaren aurkezpena Bilboko Erriberako Merkatuan izan da eta parte hartzaileak hurrengoa izan dira: Maite Valmaseda, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Saileko zuzendari nagusia; Lurdes Arana, Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren zuzendari nagusia; Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Osasuna eta Kontsumoa Alorreko zinegotzi ordezkaria; Javier López, Bilbao Dendak-eko lehendakaria eta Guillermo Ulacia, Innobasqueko lehendakaria.

Lankidetza dinamika

Aurkezpenean izan diren partaideek eta bartaratuek, bertatik igarotzen ari zen jendeak bezala ideia berritzaile bat idatzi dute “post-it” batean, izenpetu eta berariaz ezarritako panel batean itsatsi dute. Ideia guztien artetik bat hautatuko da ezarritako irizpide batzuen arabera eta hautatuko dena burutu egingo da eta sortu duen pertsona “Minutu bat berrikuntzarako” talde sustatzailearen parte izatera pasatuko da.

Metodoa lasterra eta sinplea da. Deialdi bat irekitzen da enpresak eta erakundeak ekimenarekin bat egin dezaten eta barne-topaketa bat sor dezaten erronka bat identifikatzetik abiatuta.


BESTE I+G+i ALBISTEAK
2011ko azaroaren albisteak 2011ko urriaren albisteak
2011ko irailaren albisteak 2011ko uztailaren albisteak
2011ko ekainaren albisteak 2011ko maiatzaren albisteak
2011ko apiriaren albisteak 2010eko urriaren albisteak
2010eko irailaren albisteak 2010eko abuztuaren albisteak
2010eko uztailaren albisteak 2010eko ekainaren albisteak
2010eko urtarrila-martxoaren albisteak 2009ko abenduaren albisteak
2009ko azaroaren albisteak 2009ko ekainaren albisteak
2009ko maiatzaren albisteak 2009ko apirilaren albisteak

 

 






 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK