Azken eguneratzea: 2010eko apirila-ekaina
I+G+i ALBISTEAK

Ikerlan-IK4k beste saria jaso du bere
sistema txertatuei esker

Ikerlan IK-4k beste saria jaso du sistema txertatuei buruzko proiektu batengatik, EnComPAs-2 deiturikoa. Hortaz, sistema txertatuetan Ikerlan-IK4k Europan duen kokapen estrategikoa are gehiago indartu da; hala eta guztiz ere, ITEA 2010 sariaren brontzezko domina eman diote izendatutako proiektua lantzeagatik.

Ikerketa Teknologikoen zentroak ezagutza teknologikoa garatzeko ikerketa-lerroa irekitzea erabaki zuen; horretarako, laborategi bat sortu du Arrasateko egoitzan. Hortaz, laborategian etxebizitza jakin bateko gelak sortu dituzte, eta sistema txertatuetan oinarrituta. Hain zuzen ere, etxetresna elektronikok dituzten sistema txertatuei esker, etxebizitza horretan bizi direnek hainbat abantaila dute.

Laborategiaren ezaugarriak

Txertatutako gune horretan ekintza anitzak eramaten dira aurrera, hainbat erabilera baititu. Horretaz gainera, zentro teknologikoak esperientzia handia du Europa-mailan; halere, Europako Artemisia Elkarte Industrialeko zuzendaritza-batzordeko kide da, batzorde horren funtzioa da produktuei ahalmena eta lehiakortasuna handitzeko sartzen zaizkien sistema elektroniko adimenduen ikerketa teknologikorako plataforma handiena kudeatzea.

Zehazki, sistema txertatuetarako fidagarritasun-metodologiaren egiaztagiria lortzeko prozesua martxan jarri duen lehenengo erakundea da Espainian. Halaber, izen handiko beste erakunde batzuekin batera garatutako hainbat produktuk Europaren aintzatespena lortu dute. Horren adibide bat SmartTouch proiektua da, pertsonen eta haien ingurunearen arteko elkarrekintza erraz eta intuitiboa lortu nahi duena.


Europako Agenda Digitala errealitatean bihurtzen da

Europa 2020 deituriko planak bere lehenengo ekimena aurkeztu du, helburua aurrerapen iraunkor eta adimendu hazkorra lortzea izanik; ekimenaren izena Europako Agenda Digitala da, hain zuzen.

Zehazki, Agenda horrek zazpi multzo edo taldetan banatzen da: merkatu digital bakarraren sorkuntza; intereraginkortasunaren hobekuntza; Internetarekiko konfidantzaren hazkundea eta sarearen segurtasuna; Internetaren sarbideari buruzko bizkortzea; ikerkuntza eta garapenaren inbertsioaren gorakada; alfabetatzearen sustapena eta tresna digitalen trebakuntza eta barneratzea; eta azkenik, IKTen aplikazioa, egungo gizarteak dituen erronkak gainditzeko eta emaitza positiboak lortzeko, aldaketa klimatikoa eta biztanleriaren zahartzearen kasuak, esaterako.

Oro har, Agenda Digitalak zazpi sektore hauekin lotura duten ehun neurri inguru aurreikusten ditu.

Estatu espainiarraren atzerapena

Banda zabalari dagokionez, Estatuko datuak oso baxuak eta pobreak dira Europar Batasuneko gainontzeko herrialdeekin alderatuz, Internetaren abiaduraren kasuan, Espainiak (%21,5) EBko batezbestekoa baino %3,3 puntu gutxiago baititu, 2010eko urtarrileko emaitzei begira.

Horrez gain, Europako Batzordeak luzatutako txostenaren arabera, espainiarren %36 inoiz ez da Interneten sartu; beraz, orokorrean, Estatuak oraindik herrialde europar aurreratuenen atzetik mantentzen da, adibidez, Danimarka (%37,8) edo Herbeherak (%37,7).

Aldiz, enpresen emaitzei begira, Interneta daukaten Estatuko enpresen artean, %94ak banda zabala erabiltzen du, hau da, EBeko bigarren tasarik altuena.


Euskampus plana EAEko ekonomia eta kultur
arloak sustatzeko sinatu da

 

UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak, Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioko presidente Pedro Miguel Etxenikek eta Tecnalia Corporación Tecnológicako zuzendari nagusi Joseba Jauregizarrek Euskampus izeneko proiektua prestatzeko hitzarmena sinatu egin dute. Proiektua UPV/EHUren inguruan nazioarteko erreferentzia gunea eratzeko sortu da.

Euskamus plana Hezkuntza Ministerioak Universidad 2015 estrategiaren barruan bultzatutako Nazioarteko Bikaintasun Campusaren deialdiaren esparruan kokatzen da. Deialdiaren helburua elkarketaren, espezializazioaren, diferentziazioaren eta nazioartekotasunaren bidez unibertsitateen lehiakortasuna hobetzea da. Gauzak horrela, Euskampus egitasmoan partaide diren hiru erakundeak ahalik eta modurik eraginkorrenean arituko dira elkarlanean ikerketa eta berrikuntzaren, teknologia transferentziaren eta azpiegiturak eta ekipamenduak erabiltzearen arloan.

Proiektuaren xedea

Orokorrean, proiektuaren eginkizuna Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gizarte, ekonomia eta kultur eraldaketarako prozesuan trakzio elementu gisa jardutea eta ezagutza zientifiko eta teknologikoaren abangoardiara eramatea da.

Horregatik, I+G+b arloko lankidetza sustatu eta euskal gizartearekin elkarri eragiteko duen ahalmenagatik, Euskampus erreferentzia eredu gisa bultzatu nahi da, besteak beste.


 

BESTE I+G+i ALBISTEAK
2010eko uztailaren albisteak 2010eko ekainaren albisteak
2010eko urtarrila-martxoaren albisteak 2009ko abenduaren albisteak
2009ko azaroaren albisteak 2009ko ekainaren albisteak
2009ko maiatzaren albisteak 2009ko apirilaren albisteak

 

 






 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK