| Eusko
Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta
Turismo saiak, Spri erakunde publikoarekin batera, "Aldatu"
Berrikuntza Bikaineko Programaren beste edizio bat jarri
du martxan. Honen bidez, laguntzak ematen zaizkie enpresei
berrikuntza proiektuak burututzeko xedearekin; diru-laguntza
horiek berrorientazio estrategikoan, merkatuan, antolakuntzan
eta kultura berritzailearen sustapenean bideratzeko.
Proiektu honen helburua da ETEen arteko lehiakortasuna
areagotzea eta berrikuntzari garrantzi handiagoa ematea,
enpresa hauek mekatuan presente egon ditzaten.
Aldatu Berrikuntza Bikaineko Programa
Aldatu programari dagokionez, eskaerak aurkezteko epea
abenduaren 30era arte egongo da zabalik; betiere, aurrekontua
arinago amaitzen ez den bitartean. Honi esker, berrorientazio
estrategikoaren bidez aldaketa esanguratsuak bilatu
nahi dira, besteak beste. Dena dela, bertan ere merkatuko
berrikuntzan, enpresak merkatuan daukan presentzia aldatzeko
ekintzak sartzen dira.
Ildo berari jarraituz, urte honetan zehar, Spriren
aurreikuspenen arabera, ekimen hau garatuko duten euskal
enpresek berrikuntzarekin zerikusia duten 250 proiektu
eramango dute aurrera guztira. Gehienbat, ekimen honen
onuradun aterako direnak hamar langile baino gehiago
dituzten euskal ETEak izango dira.
Aldatu programa diseinatzeko abiapuntutzat hartu dira
2009an zehar 461 enpresak aurkeztu dituzten 371 "Aldatu"
proiektuetako esperientziak eta ondorioak. Ia 500 enpresa
horietatik, %55 industriaren sektorekoak dira eta %29
zerbitzuen sektorekoak. Horietariko bakoitzak batez
beste 22.373 euro jaso zituen. |