Lehen
esan dugun moduan, helburua egungo iraultza teknologikoaren
protagonistaren garrantzia nabarmentzea da, eta bideo-jokoen
sektoreari espazio bat eskaintzea, hazi ahal izateko.
Euskadirentzat oso positiboa da sektore
honen garapena eta proiektua bertan sustatzea. Horrek
baliabide berriak ekarriko ditu, batez ere Bilbora.
Irudi, informazio, komunikazio eta I+G+b teknologiek
eskaintzen dituzten arloetan sartzeko aukera zabalagoa
izango dute.
Europan lehenak
Bilboko proiektua Europan gauzatzen den
lehena da (DigiPenen esku), eta konpainiaren arduradunek
momentuz ez dute irekiera gehiagorik aurreikusten Europan.
DigiPenek AEBetan du egoitza, baina Singapur, Korea
eta Libanon ere baditu zenbait eraikin.
DigiPen erakundeak Bilbao aukeratu du,
bertako biztanleek Òkontatzeko zerbaitÓ
dutelako eta hiriko klima dela-eta.
Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak
gogorarazi zuen joan den urtean 1.600 milioi euro baino
gehiagoko salmentak lortu zirela Estatu osoan. Hau da,
2007an baino %10 gehiago. |